“Kloud 2025” Laguntza-Programa 

SPRI Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak “Kloud 2025” Laguntza-Programa argitaratu du

XEDEA:  Programaren helburua da euskal enpresetako areto teknikoetan edo CPDetan dauden zerbitzu edo azpiegiturak Cloud ingurune komertzialetara migratzeko proiektuei babesa ematea. Proiektu horiek Cloud zerbitzuak eskaintzen dituzten hornitzaile teknologikoek ezarri beharrekoak dira. 

ONURADUNAK: Autonomoak eta edozein enpresa-jarduera egiten duten persona juridikoek, enpresaren neurria edozein izanda ere, baldin eta EAEn jarduera zentro bat badute eta EEJGZ alta emanda badaude.

DIRUZ LAGUNDU DAITEKEEN JARDUERAK: Zerbitzu edo azpiegitura informatikoak cloud inguruneetara migratzeko proiektuak, honako tipologia hauetakoak:

  • Clous Estrategiako aholkularitza: kanpoko empresa adituak eskatzailearen egoeraren diagnostikoa eta Cloud azpiegituretan edo zerbitzuentan soluzioak ezartzeko aholkularitza teknikoa egiten du.
  • Colocation: zerbitzariak eta beste hardware ekipo batzuk hirugarrenen datu-zentro batean ostatatzea.
  • Hosting: enpresa batek espazioa eta baliabideak alokatzen ditu zerbitzuen hornitzaile baten jabetzakoak diren eta hark kudeatzen dituen azpiegitura teknologikoetan. Hornitzailea arduratuko da azpiegitura teknologikoa mantentzeaz, haren segurtasunaz eta kudeatzeaz.
  • IaaS (Infrastructure as a Service): (Infraestructure as a Service): zerbitzuen kontsumorako harpidetza-eredua erabilita Internet bidez baliabide informatiko birtualizatuak kontratatzea, hala nola biltegiratzea, sareak, prozesatzea eta beste zerbitzu batzuk (edukiontziak, adibidez).

DIRUZ LAGUNDU DAITEKEEN KONTZEPTUAK:

  • Aholkularitza eta/edo garapena: proiektua egiteko softwarea garatzeko edo aholkularitzako lanei dagozkien gastuak
  • Hardwarea eta/edo lizentziak: proiektua egiteko beharrezkoak diren hardware ekipamendua eta hodeiko lizentzia edo zerbitzuei lotutako kostuak diruz lagundu daitezke. Proiektuaren xede diren kontzeptu horri lotutako gastuak gehienez ere 12 hilabeteko epean onartuko dira.   

ZENBATEKOA: onartutako gastuen %50  

Gehieneko dirulaguntza: 50.000 euro saltoki eta urte bakoitzeko 

ESKAERA EPEA: 2025ko azaroaren 10era arte 

BURUTZEKO EPEA: 12 hilabete proiektua hasten denetik. Proiektua laguntza-eskaera aurkeztu ondoren hasi behar da. 2025ko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako proiektuak onartuko dira, 

INFO+ SPRI: Znbk: 900929393  Kontsultak: https://www.spri.eus/es/ayudas/kloud/#b9