¡Bilboko saltokietan geratuko gara!
HemenGO SHOPPING-eko edizio berria, hiriko establezimendurik berezi eta enblematikoenetan zehar ibilbide gidatuak doan egiteko programa.
60 jarduera programatu dira Bilboko merkataritza berezia, haren historia eta produktua balioetsi eta agerian jartzeko, ibilbideen, dastaketen, tailerren eta beste hamaika ekimen presentzialen eta online bidez.
HemenGO SHOPPINGek irudi berria eta formatu berriak estreinatzen ditu, hala nola, Tardeoak, gastronomiaren eta shoppingaren mix bat; eta plano digitalean, ‘Nire auzoko onena!’ nabarmentzen da, auzoko saltokien eta bezeroen arteko konexioa eta maitasuna erakusteko
Doako 60 jarduera egingo dira maiatzetik abendura, Bilboko tokikomerkataritzari balioa emateko.
Aurrez aurreko jarduera guztiak ostegunetan izango dira, 18:30etik 20:00etara. Doakoak dira eta publiko orokorrari irekiak. Establezimenduen edukiera dela eta, oso plaza mugatuak dira, horregatik ezinbestekoa da aurretik izena ematea.
Jarduera guztiak doakoak dira, izena eman besterik ez duzu egin behar [email protected] mezuan, edo deiti, edo whatsapp bar bideli, 620 290 079 telefonora.
IZEN EMATEAK 2025EKO EKAINAREN 1ETIK AURRERA

Ibilbidea: presta zaitez udarako (BETETA)
Ekainak 12 · 18.30h · Bilbao Centro
Oporretarako atzerako kontaketaren ilusioa airean sentitzen da:
Beroaldia, urteko egunik luzeenak eta kolorez beteriko ilunabarrak…
Dena prest izan dezazun nahi dugu, eta, horregatik, plan batera gonbidatzen zaitugu. Plan horretan, denboraldi berriko hondartza-eredu txiki hori aurkituko duzu, eguzkitako betaurrekoak berritu ahal izango dituzu, sandalia edo hondartzako diseinu horiek fitxatu ahal izango dituzu, leku berriak ezagutzeko edo eguzkitik eguzkira dantzatzeko.

Tallerra: Zinema arratsaldea Bilbo Zaharrean (BETETA)
Ekainak 19 · 18.30h · Bilbo Zaharra
Zenbat aldiz entzun dugu, edo esan: liburua filma baino askoz hobea da? Baina, pentsatu al dugu zer dakarren liburu baten zinemarako egokitzapenak? La ilusa-ko tailer batera gonbidatzen zaitugu, adibide bisualen bidez liburutik filmerako sormen-urratsari buruz hausnartzeko, eta, zergatik ez, barruan daramagun gidoilaria ateratzera ausartzeko.
Eta arratsaldea goxatzeko, Patxeseko lantegitik, Bilboko croissant eta palmera ‘biralenak’ dituen gozotegitik, beren sorkuntzen hautaketa esklusiboa ekarriko digute.

Tardeoa bueltan dago (BETETA)
Ekainak 26 · 18.30h · Alde Zaharra
Lehen hitzorduak maiatzean izan zuen arrakasta ikusita, beste plan handi bat prestatu dugu zazpi kaleetan sorpresaz beteriko arratsaldeaz gozatzeko.
Bidean, izozkien zapore berriak probatuko ditugu udarako, modelotxo berriren bat aurkitzeko denbora izango dugu… eta Orakuluari galdetzen badiogu, zer gertatuko da urtearen bigarren erdian? Moda, musika eta… askorekin amaituko dugu! Ez galdu!
Aurrez aurreko ekintzak
- IBILBIDEAK. Bisita gidatuak saltoki eta establezimenduetara, gai ezberdinen eta erakargarrien inguruan bilduta. Aurtengo edizioan bost daude programatuta. Artea taupaka Bilbo Zaharrean, Desiraren objektua, Munduko joerak eta De Bilbao de toda la vida.
- Expert Ibilbideek aurrera jarraitzen dute, gaian aditua den pertsona batekin batera egindako hiru ibilbide, eta aditu bezala produktuak, fabrikazioa eta nabarmendu beharreko beste puntu batzuk komentatzen eta balioan jartzen joango da. Aurtengo gaiak moda, gastronomia eta jasangarritasuna dira.
- TAILERRAK. Ikusmin gehien sortzen duen jardueretako bat da, eta bertaratutakoei mundu zoragarrietan barneratzeko aukera ematen die. Aurtengo edizioan hiru tailer planifikatu dituzte: Kandelak eta lurrinak, Josi eta kantatu; eta Zinema eta kafea.
- DASTAKETAK. Produktu oso berezien dastaketa komentatuak. Oraingo honetan, lau dastatze diseinatu dira garagardoaren, izozkiaren, gozokien eta gluten&sugar free elikagaien inguruan. Urtero-urtero arrakasta izaten dute, eta ordu gutxiren buruan betetzen dituzte plazak.
- TARDEOAK +. Proposamen honek gastronomia eta erosketak, ostalaritza eta elikadura establezimenduetara eta moda eta dekorazio sektoreko beste batzuetara bisitak konbinatzen ditu, haien eskaintza eta berrikuntzak ezagutzeko eta giro lasaian eta musika funtsezkoa den giroan delikatesen bat dastatzeko.
Online proposamenak
- AHOLKU PRAKTIKOAK. Gure merkatariak jakinduriaren putzu bat dira eta eguneroko gaietan onik ateratzeko trikimailu eta tips praktikoak eskaintzen jarraituko dute, hala nola garbiketa eta ordena, elikagaien kontserbak, landareak, etxearen mantenua…
- LOS MARTES DE… Formatu horrek aukera ematen die establezimendu parte-hartzaileei beren nobedadeak, produktu eta zerbitzu esklusiboak eta bilbaoDendak sareko jarraitzaileentzako lehen mailako eskaintzak aurkezteko.
- NIRE AUZOKO ONENA! Hilero Bilboko auzo bat bisitatuko da, bizilagunei elkarrizketa lasaiak egiteko, euren auzoko komertzio berezienak hitz egin eta gomendatu ditzaten. Elkarrizketa horiek Instagram, Facebook, Youtube eta Tik Tok sareetan argitaratuko dira.
- IBILBIDE DIGITALAK. Aurreko edizioetan arrakasta handiena izan duten ibilbide tematikoak digitalizatzen jarraituko dira, eta bilbaoDendak-en sareetan eta webgunean zintzilikatuko dira, bertako jendeak eta bisitariek hiriko saltoki eta establezimendu berezienak ezagutu eta goza ditzaten.