21 Hautagai «Bilboko Faboritoak» izateko

`Bilboko Faboritoak’ martxan daude jada aurten ere.  

Bilboko merkataritza eta turismoa sustatzeko bilbaoDendak plataformak tokiko merkataritzaren sariak antolatzen ditu urtero, aurten hauen hamabosgarren edizioa ospatuz. Baina, lehenik, saria lortzeko hautatuak izan diren denda eta ostalaritza establezimenduak, guztira 21 zazpi kategoria desberdinetan. Irabazleak XV. MERKATARITZA SARIEN Galan ezagutzera emango dira hurrengo azaroaren 9an, Euskalduna Jauregian. 

Oraingo honetan, 21 establezimendu hautatu dira zazpi kategoria desberdinetarako, horietako bakoitzean hiru: Etorkizuna duen Tradizioa, Hemengo SHOPPING Bilbao, Hobekien Konektatuta, Hemengo Jan, Ostalaritza Kontzeptu Onena, Euskeraren Sustapena eta Denda Berria. Honen bidez, bilbaoDendak-ek hurbileko merkataritzaren garrantzia ikuspuntu desberdinetatik azpimarratu nahi du; halaber, tokiko ekonomia eta jasangarritasuna sustatzen, eta gure kaleei bizia ematen dieten pertsonetan arreta jarri nahi da.

Publikoak Urteko Faboritoa aukeratuko du

Azken edizioetan izandako arrakastaren ondoren, urteko Bilboko denda edo ostalaritza establezimendu onena zein den erabakiko du publikoak, eta bilbaoDendak eta erakunde babesleen ordezkariez osatutako epaimahaiak kategoria bakoitzaren azken irabazleak aukeratuko ditu.

21 hautagaiek banderatxo eta bereizgarri bat izango dituzte gaurtik aurrera haien saltoki puntuetan, herri-bozketa bidezko hautagaitza identifikatzeko.

Beraz, gaurtik eta azaroaren 7ra arte, edozeinek eman dezake botoa urteko Bilboko denda, taberna edo jatetxerik onena aukeratzeko, www.bilbaodendak.eus webgunean sartu besterik ez dago. Gainera, parte hartzeak 300 euroko zozketa du berarekin, bilbaoDendak-en Opari Txarteleko establezimenduetan erabiltzeko.

Duela hamarkada bat baino gehiagotik, Merkataritza Sarien Gala enpresa txikien urteko jai handi bihurtu da. Hauek funtsezko zeregina dute hiriko jarduera ekonomikoan eta enplegua sortzean, baita kalitatezko turismo, aisia eta zerbitzuen eskaintza mantentzean ere, bertako biztanleentzat zein bisitarientzat.

Captura de pantalla 2022 10 20 a las 15.10.15
faboritoak web

Gracias por participar*…

… ¡y sigue votando!

Si aún no has votado las 7 categorías, recuerda: cuantas más categorías votes, más posibilidades de ganar los 300 €. 

*Notificaremos por email el nombre de la persona ganadora del sorteo el lunes 15 de noviembre. ¡Sigue!