Deustun galdu ezin dituzun pintxoak

Pintxotan Deustotik

Ongi etorri Bilboko auzoetako pintxo-ibilbide berri batera. Oraingo honetan Deustura joan gara, nortasun handiko auzoa, giro paregabearekin eta pintxo ezin hobeak dituzten tabernekin. Gaur, Bilboko auzo honen pintxo onenetako batzuk ikusiko ditugu, bazatoz?

Pintxo Bar Deustoarrak

Tortillen taberna!

Gaurko pintxo-ibilbidea Deustuko taberna adierazgarri batean hasiko dugu, izan ere, Deustoarrak tabernak 1986tik darama sukaldaritza tradizional onena eskaintzen, eta 10 urtetik gora egunero 14 eta 16 tortilla desberdin egiten.

Gehien saltzen dutena 4 gazta urdaiazpikoarekin bada ere, hainbat tortilla aurki ditzakegu: begetala, karbonara, espinaka ahuntz-gaztarekin, foie shitake perretxikoekin, besteak beste. Eta tortipizza ospetsuak, probatu dituzu?  

Oinarrian pizza-masa duten tortilla bereziak dira, dastatu behar dituzu!


3C8A5963 ok min

Sardina tosta

Betiko taberna, 70eko hamarkadan sortua eta duela hilabete batzuk eraberritua, Ander Muriel eta Arantza Gonzalez buru dituela. Arantzako txokoan, ahuntz-gazta gainean egindako sardina ketatu karamelatu tosta da pintxorik arrakastatsuenetako bat.

Bigarren geratu ziren Deustuko pintxo lehiaketan, mokadu bikain honekin. Inguru bero eta hurbilean janari onaz gozatzeko leku ezin hobea.


Captura de pantalla 2025 07 07 a las 9.19.48

Txapeldunak pintxoan… eta gosarietan, etxeko txibierroetan eta konbinatuetan

Hortik Madariaga 33ra (Avda. Madariaga, 35), hutsik egin ezin duen auzoko beste mitiko bat. Zaila da pintxo bakarra aukeratzea, barra ikusgarria baitute, zein baino zein aberatsagoa.

Ibilbide honetan bi nabarmenduko ditugu: krunchi oilaskoa eztiarekin eta ziapearekin, letxuga eta tomatea, eta kausera haragiz betea saltsa minarekin. Barra honetan inoiz huts egiten ez duten bi mitiko.


3C8A5947 ok min

Minihanburgesak oso gozoak

Itxas-bide-k merezitako ospea lortu du Deustuko hanburgesaren tenplu bezala. Bere hanburgesa goxoak ezagunak dira dagoeneko Bilbo osoan, baina ba al zenekien mini-bertsioan ere dasta ditzakezula?

Lau motatakoak egiten dituzte, eta, gaur, bat aukeratu dugu bereziki: amerikar minihanburgesa tomatearekin, barbakoa saltsarekin, chedar gaztarekin eta jalapeñoarekin.


Pintxo Bar Bolibar 2

Arrautzaztatu arrakastatsuak

Gure gaurko ibilbide gastronomikoa Sabinaren tabernan, auzoko taberna klasikoan, duten albardadoen barra handiarekin amaituko dugu.

Arrakasta gehien dutenak probatu nahi ditugu, beraz, bi arrautzaztatu atera dizkigu. Bata tomate naturalez, gaztaz eta tipula karamelizatuz egina, eta bestea zainzuriz, hegaluzeaz, urdaiazpikoz bildutako maionesaz. Eta bai, argazkian agertzen den bezain gozo dago.

Honaino gure gaurko ibilbidea. Laster, auzo berriak eta pintxo berriak ezagutuko ditugu.

Laster arte!

Partekatu:

Ibilbide eta plan erlazionatuak

Plana

Programa berria: Retail Management

Bezeroaren estrategia, kudeaketa eta esperientzia. Programa exekutibo bat, egunero beren merkataritzan erabakiak hartzen dituztenentzat pentsatua.
Plana

Zeintzuk dira gure liburu-saltzaileek gomendatutako liburuak?

Gure liburuzainen gomendio berezienak ezagutu, eguzkipeko egunetan, atsedenaldietan eta abentura literarioetan lagun izan ditzazun
Plana

Guggenheim Bilbao Museoa: Lurraren Arteak

Guggenheim Bilbao Museoak Lurraren Arteak erakusketa aurkezten du, arte garaikidea eta ingurumen-jasangarritasuna uztartzen dituen proposamen handinahia.
Ibilbidea

Liburu-denda espezializatuak Bilbon

Liburuen zalea bazara eta istorio paregabeetan murgiltzea gustuko baduzu, zatoz gure herriko liburu-denda berezienetara.