Bilbotik dendaz denda: egile-saltokiak

Bilbotik dendaz denda: egile-saltokiak

Bilboko lau denda interesgarri ezagutu nahi dituzu?

Bada guztiari bere ukitu pertsonala ematen dakienik. Berdin dio zer den, edozein produktuk izan dezake egile-zigilua. Kalitatea eta originaltasuna batzen dituzten lau denda ezagutzera gonbidatzen zaitugu, bezeroei estilo berezia eskaintzeko.

tienda PERFUMERIA EN BILBAO

Ruiz de Ocenda: zentzumenak esnatzeko espazioa

Heros kaleko 18. zenbakian Bilboko denda oroigarrienetako bat aurkitzen da: Ruiz de Ocenda. Hemen zure nortasunarekin bat egingo duten lurrin paregabeak aurki ditzakezu,  baita kosmetika naturala eta eskuz egindako bitxiak ere. Guzti hori gure etxea leku beroagoa bihurtzeko gauzekin batera, hala nola, lore edo kandela usaintsuak. Sartu besterik ez duzu magiaz betetako mundu batera joateko. Estatuko autore-lurringintza onenaren saria jaso zuen 2022an.

SUART JOYEROS

Suart: diseinu zoragarriko artisau-bitxiak

Iparragirre kaleko 9 bis zenbakian Ane Navarroren artisau-bitxien bilduma dago. Artistak bere tailerra ere bertan du, eta 2018az geroztik, Navarrok berak zein beste bitxigile batzuek egindako piezak erakusten ditu. Intuizioa eta esperimentazioa lan-metodo gisa hartuta, pieza moderno eta berritzaileak sortzen dira Suart lantegian.

BOU GOYA 1

Goya: idazketaren denda

Bilboko betiko establezimenduetako bat da Goya. 80 urte eta hiru belaunaldik bermatzen dute. Gerraostean liburuak mailegatzen hasi zen, eta gaur egun hiriko paper-dendarik ezagunena bihurtu da. Idazketa eta larru firma ezagunenak eta diseinuko kalitate goreneko artikuluak aurki daitezke gune paregabe honetan. Gainera, langile profesional eta hurbilaren aholkuak jaso ditzakezu.

Misschocole

Misschocole: momentu gozoenak ahaztezin bihurtu

Heros 11 eta Doctor Areilza 11 kaleetako establezimenduetan gozogintza eta bonboiak beste maila batean egiten dira. Hemen, gure Bilboko postre tradizionalenak eta bonboi berritzaileenak elkarrekin bizi dira. Konbinazioak hain originalak eta harrigarriak dira ezinezkoa dela gogoko bat izatea. Sormenez betetako denda da hauxe, eta bonboi bereziak probatu nahi dituen txokolatearen edozein maitaleri besoak irekitzen dizkio.

Partekatu:

Ibilbide eta plan erlazionatuak

Plana

HemenGO SHOPPING 2026 ibilbideak

Bilboko merkataritzatik joango al gara? Urriko jardueretarako izena emateko aukera dago abenduaren 1etik aurrera.
Plana

BBK Bilbao Music Legends Fest 2026

Ekainaren 26an eta 27an BBK Bilbao Music Legends Fest 2026 Bilbao Arenan, Tom Morello eta Chris Isaak buru dituela.
Plana

Jasper Johnsen atzerabegirada: Guggenheim Bilbao Museoa

Eskainitako atzerabegirako honek gure garaiko sortzailerik entzutetsuenetako baten ibilbide zabala jasotzen du.
Plana

Zeintzuk dira gure liburu-saltzaileek gomendatutako liburuak?

Gure liburuzainen gomendio berezienak ezagutu, eguzkipeko egunetan, atsedenaldietan eta abentura literarioetan lagun izan ditzazun