Afterwork, Bilboko merkatarien arteko topaketa

Urteko hitzordua Afterwork – HemenGO SHOPPING 2025

Atzo, Bilboko merkatari garrantzitsuenen arteko topaketa egin zen The Artist hoteleko terraza ikusgarrian, Guggenheim Bilbao Museoaren aurrean, eta Bilbori eta haren merkataritza-sareari buruzko esperientziak, iritziak eta hausnarketak partekatu ziren. Sinergiak sortzeko, gauza berriak ikasteko, ideiak hartzeko eta datorren maiatzean hasiko den HemenGO SHOPPING ibilbide, tailer eta dastatzen kanpaina berriari hasiera emateko unea.

Rafael Gardeazabal bilbaodendak-eko presidenteak ongi etorria eman zien bertaratutako guztiei, aurten 10 urte beteko dituen HemenGO SHOPPING proiektuaren berri emanez. EAEko hiru hiriburuak lotzen dituen proiektu bat da, eta hiri bakoitzeko saltokirik onenak nabarmentzen ditu. Saltoki berezi horiek ezagutzera emateko hainbat ekimen sortzen dira, ibilbide, dastatze eta tailerren bidez, bai offline, bai online.

Afterwork honen helburuetako bat komertzioen esperientzia inspiratzaileak ezagutaraztea izan zen, horregatik Anais, Santutxun dagoen Mercería La Costurakoa hartu zuen hitza bere ibilbidea kontatzeko eta nola 1987an sortutako auzo-mertzeria batek eboluzionatzen jakin duen eta Instagramen 10.000 jarraitzaile baino gehiago lortu dituen.

Sergio Librería La iLusakoa, Bilbo Zaharrean kokatua, duela 3 urte Beatrizekin batera liburu-denda konbentzional batetik haratago doan espazioa ireki zuen, letrak eta artea maite dutenen topagunea da. Irakurle klubak, tailerrak, hitzaldiak… antolatzen diren galería bat. Anai-arreba hauek ekintzaile izatea erabaki zuten, beren pasio handien alde eginez: irakurketa eta zinema.

Ekitaldiaren ondoren, networking koktel bat egin zen sektoreko profesionalen eta lankideen artean, eta ideiak trukatu eta elkarrekin hazteko lankidetza posibleak aztertu ziren.

Afterwork 2025