Bilboko Itsasadarra izango da ‘BBK Ría’ren agertoki ikusgarria

BBK Ría: Ekainak 28

Ekimen soziala eta doakoa da, eta kultura eta aisia Itsasadarrarekin uztartuko ditu elkargune gisa, elkarbizitzarako, gozamenerako eta gizarte-kohesiorako gune gisa. 18:00etatik 21:30era, ‘BBK Ría’k kalitatezko musikaz beteko ditu Areatzako ertzak.

BBK banku-fundazioak, bere hamargarren urteurrenaren esparruan, ekitaldi berritzaile bat antolatu du, ekainaren 28an, larunbatean: BBK Ría. Punta-puntako ekitaldi ahaztezina, Bilboko itsasadarreko uretan izango den tamaina handiko lehena da, eta hiru artista garaikide eta beren ibilbideen une bikain batean dauden ETSko Iñigo, Amaia eta Arde Bogota-ren emanaldien agertoki bihurtuko da, hitzez hitz.

Zalantza barik, gertaera historiko eta gogoangarria izango da. Bilboko Itsasadarra, hiriburuaren arteria nagusia, hiri ausart honek denboran zehar izandako eraldaketaren lekuko izan da, nortasun nabarmenarekin, bere burua berrasmatzeko gaitasun handiarekin eta ikuspegi berritzaile ukaezinarekin.

Hitzordu handi baterako leku paregabea
‘BBK Ría’ ur gaineko plataforma handietan agertoki ikusgarri batean kokatuko da, Areatzako eta Udaletxeko zubien artean. Publikoak zuzeneko musikaz gozatu ahal izango du esperientzia errepikaezin batean: itsasadarraren bi ertzetan, eta uretan, horretarako baimendutako ontzietan.


Azken urteetako euskal musika-eszenaren fenomeno handi batekin hasiko da kultura-ekitaldia, ETSko Iñigorekin. Izan ere, BECen martxoan 45.000 lagunen aurrean hiru kontzertu historiko eman ostean, hiru ordutan agortu zituzten Madrilgo Movistar Arenan datorren urtean eskainiko duten emanaldirako sarrerak. Beste gonbidatu nagusietako bat Amaia izango da, estudioko hirugarren diskoa, Si Abro Los Ojos No Es Real, argitaratu eta Movistar Arenan bere egunerako “Sarrerak agortuta” kartela eskegi ondoren, publikoa harrituta uzten jarraitzen baitu bere espontaneotasun, talentu sortzaile eta agertokian egoteko moduarekin. Azken kontzertua Arde Bogota taldeak emango du, gaur egun estatuko rock-eszenako talde goraipatuenetako batek.
Bilboko ikono eztabaidaezina, Itsasadarra izango da ekainaren 28an, larunbat arratsaldean, publiko guztientzat den ‘BBK Ría’ ekitaldiaz gozatzera bertaratzen diren guztien elkargunea.

Arde Bogotá en BBK Ria

Partekatu:

Ibilbide eta plan erlazionatuak

Plana

HemenGO SHOPPING 2025 ibilbideak hemen daude

Bilboko merkataritzatik joango al gara? Bilboko denda berezienetara egingo diren bisiten edizio berri bat abian da.
Plana

Oparitu bilbaoDendak txartela: 50€, 100€ edo 150€

Tokiko merkataritzan bakarrik erabiltzeko opari-txartela izaten lehen hiria da Bilbo. Hurbiltasuna oparitu
Plana

Udako ahaztezinerako liburu ezinbestekoenak

Liburuek bidaiatzera, amestera, haztera, ikastera... eramaten gaituzte. Gure liburu saltzaileen gomendio berezienak ezagutzen ditugu.
Ibilbidea

Bilboko kafetegi hoberenak, kafetegi enblematikoenetik ibilbidea

Kafe on baten antzera, tradizioa eta berrikuntza uztartzen ditu Bilbok. Ezagutu gure hiriko kafetegirik enblematikoenetatik ibilbidea.