Bilboko bost denda, zure oinak janzteko orduan ezagutu behar dituzunak

Bilboko zapata-denda berezienetatik paseoan

Marka anitzeko zapata-dendak, gizonezkoentzako esklusiboak edo haurrentzako oinetakoak, etxeko espartinetan eta zapatiletan espezializatuak edo planetarako oinetako-markarik jasangarriena. Hauek dira gaur ezagutu nahi ditugun saltokiak.

Bilboko bost zapata-denda oso berezi bisitatuko ditugu, bat 80 urte baino gehiagoko ibilbidearekin, beste bat ia batekin, baina guztiak nabarmentzen dira espezializazioagatik, produktu desberdin eta kalitatezkoaren aldeko apustuagatik, uneko marka onenekin lan egiteagatik, filosofiagatik eta iraunkortasunagatik; azken finean, Bilboko bost denda, zure oinak janzteko orduan ezagutu behar dituzunak.

Emakumeentzat: FOXTER SHOES (Diputación 2 / Máximo Aguirre 30)

Marka anitzeko denda, kalitatea eta diseinua. Foxter Shoes-en erraza da eguneko une eta aukera bakoitzerako zapata-pare perfektua aurkitzea. Bere bi establezimenduetako edozeinetan gizon eta emakumeentzako oinetako aukera zabala aurkituko duzu, ezkontza eta ekitaldi berezietarako oinetako formal eta dotoreetatik sandalia eta bota arinago eta modernoagoetara, egunerokorako kirol-zapatila eta zapatila kasualetan egindako proposamenak ahaztu gabe.

Denboraldi bakoitzean, Foxter Shoes-ek estatuko eta Europako merkatuko marka nagusien moda-proposamenak hurbiltzen dizkigu; besteak beste, Apepazza, As 98, Dolomite, Flower Mountain, NeroGiardini, Pertini, Pons Quintana, Voile Blanche, United Nude, Calce, Candice Cooper, Makis Kotris edo Panchic. Kalitatea eta diseinua, barra-barra.

Tiendas multimarca de calzado en Bilbao
Foxter Shoes.

Gizonentzat: CALZADOS ALONSO (Astarloa 2)

3340 calzados alonso 04
Calzados Alonso.

Gizonezkoentzako oinetakoetan espezializatutako Bilboko zapata-denda bakarra. 1940az geroztik, Alonsok gure hiriko gizonik dotoreenak janzten ditu, haien zapaten kalitateak eta eskaintzak liluratuta. Zeremonia eta sport estilokoak dira, hainbat ekoizpen eta joskintzarekin (goodyear, blake edo kiosko-erako mokasinak) eta haien tailu zabalak eta zabalera bereziak.

Eskuz egindako zapatak, etxeko zapatilak, Oxford klasikoak eta abarketak aurkituko dituzu. Enpresa ospetsuenekin lan egiten du, hala nola Pertini, Loake, Jesús Canovas, George’s, Barrats, Lottusse, Calce, Cordwainer, Sebago, Aida, Sergio Serrano, Clarks, Baudot, Pielsa, Romika…   

Alonso denda mitikoa da, nahitaez bisitatu beharrekoa; bere alaka hiriko ederrenetarikoa da, eta bere barrualdea zur noblez egina dago, bere kaxa berde txukunekin oso giro british eta berdingabea sortzen dutelarik.

Kasual: BASQ COMPANY (Ercilla 29)

Basq company, tienda de zapatillas en Bilbao
Basq Company.

Oinetako jasangarrienak planetarentzako. Basq Company gazte bizkaitar baten ilusioaren emaitza da, surfarekiko eta modarekiko duen pasioa ingurumenarekiko errespetuarekin lotzeko. Planetarekin eta ozeanoekin konprometitutako zapatila jasangarrienak sortzea proposatu zen. Bi urte baino gehiagoko ikerketa eta lanaren ondoren, gure itsasoak gehien kutsatzen dituzten hondakinetako batzuk material birziklatuarekin %100ean egindako zapatila bihurtu zituen, beganoak eta Espainian kokatutako tailerretan eginak.

Ercillako dendan, surferako inspirazio-proposamenak aurkituko dituzu, tailu zabal batekin, 36. zenbakitik 46.era. Bere diseinuak, erosotasunak eta, noski, filosofiak, publikoa liluratu dute.

Etxetik ibiltzeko: ZAPAGATAS (Askao 2)

Zapatilen eta espartinen denda made in Euskadi. Zazpi Kaleen bihotzean Zapagatas dago, eta izenak bere espezialitateei buruzko arrastoak ematen dizkigu: etxean egoteko zapatilak eta espartinak. Udaberri-udako denboraldian, espartinaz, kolore guztietako espartinaz, lauez eta falkaz, xingolekin edo xingolarik gabe, lisoz, estanpatuz, marraz… gainezka egiten duen lokala, baita eskuz margotutakoak ere, baina denak Euskadin artisau-eran eginak. Mila esapartina baino gehiago, eta modelo guztiak bakarrak eta originalak dira.

Udazkena iristearekin batera, hotza sumatzen hasten denean, espartinek etxeko zapatilei lekua egiten diete familia osoarentzat, haurtxoetatik hasi eta aititeetaraino. Zapagatasen estilo, kolore eta ehunen aniztasuna bermatuta dago, koadroen klasikoetatik edo Cotorruelorenetik haratago bizitza dago. Modelo erosoen artean aukeratu ahal izango duzu.

Bilboko zapata-denda ugarietako bost dira, baina espezializazioagatik, kalitateagatik, filosofiagatik eta esperientziagatik nabarmentzen dira. Zein da zure gogokoena?

Zapagatas
Zapagatas

Partekatu:

Ibilbide eta plan erlazionatuak

Plana

BBK Bilbao Music Legends Fest-erako bonu bat eta bilbaodendak-en 100€-ko opari txartel bat irabazi nahi dituzu?

Martxoaren 16tik 19ra bitartean, Instagramen eta Facebooken egongo da indarrean zozketa.
Plana

Udaberria loratzen ari da jada tokiko merkataritzan

Modan eta diseinuan erreferente diren lau dendek udaberriko kolore, silueta eta jantzien joerak aurkeztuko dizkigute.
Ibilbidea

Haurrentzako moda Bilbon: MODA maiuskulaz formatu txikian 

Haurtxoentzako eta haurrentzako arropa-dendak, Bilboko haurren moda-gidari onena.
Ibilbidea

Liburu-denda espezializatuak Bilbon

Liburuen zalea bazara eta istorio paregabeetan murgiltzea gustuko baduzu, zatoz gure herriko liburu-denda berezienetara.