Healthy ibilbidea (osasuntsu)

Zein garrantzitsua den zaintzea eta bizitza osasuntsua izatea! ❤️

Hori ondo dakite gure merkatariek, horregatik, onena eta une bakoitzean behar duguna aurkitzen laguntzen digute.

Oraingoan ibilbide osasuntsu bat proposatzen dizuegu, barrutik zein kanpotik zaintzeko. Kirol ekipamendua, luzaketak egiteko teknika esklusiboak, moda jasangarria eta deskantsatzeko koltxoi eta oheak. Ezer ez osasuna baino garrantzitsuagoa.

Forum Sport en Bilbao

Forum Sport. Kirolak batzen gaitu

Ibilbide hau Forum Sport dendan hasiko dugu, kirol materiala saltzen duen firma nagusienetako bat. Produktu-eskaintza zabala prezio onenean, eta denda guztiak sail espezializatuetan banatuta daude. Hemen badakite kirolari bakoitzaren atzean historia bat dagoela, eta inspirazio moduan erabiltzen dute bezeroei marka onenen produktuak prezio onenean eskaintzeko.

Mugendo Indautxu

Mugendo: estresa kentzeko tokia

Mugendo hanka-teknikak, boxeoa eta defentsa pertsonala konbinatzen dituen arte martziala da. Indautxuko eskolan beste era batera ikasiko duzu abiadura, malgutasuna, potentzia eta koordinazioa lortzen. Benetako arte martzial bat erakusten dizute, inguru seguru, dibertigarri eta zirraragarri batean. Ikasleek erlaxatzeko eta estresa kentzeko toki bat izatea garrantzitsua da eurentzat. Gainera, beste bi zentro ditu Bilbon.

Medical Albia

Medical Albia: Osasuna eta errendimendua hobetzea

Medical Albia fisioterapian, lesioen tratamenduan, gaztetzean, laserrean, nutrizioan eta bestelako teknika aurreratuetan espezializatutako zentro medikua da. Gonzalo Villadangos Alonso doktoreak zuzendutako taldeak metodo eta tratamendu modernoak erabiltzen ditu. Gainera, osasunerako eta  errendimendurako jarduera fisikoan adituak diren doktoreak ditu. Horretarako,  gyrotonic, gyrokinesis, pilates, luzatze-teknikak, abdominal hipopresiboak, eta medikuntza-makinak erabiltzen dituzte, langileen kontrolpean.

FOTO MILUNA FLEX SANTUTXU

Colchonería Miluna Flex. Atseden bete-betea

Gure beharrekin bat datorren atsedenaldi oso bat izateko koltxoi bat ondo aukeratzeaoso garrantzitsua da geure burua zaintzeko eta ondo egoteko. Colchonería Miluna-k 12 urte baino gehiago daramatza gu zaintzen, hiriko koltxoneria osoenetarikoa eta espezializatua da 3 dendarekin.

6734 moiqut 02

Moiqut

Gure azala eta ingurumena zaintzen duen moda jasangarriarekin amaituko dugu. Puntu informala eta ausarta, baina estatuko eta nazioarteko firmen azken joeren bila dagoen denda da Moiqut. Abentura honen burua Verónica da, eta esperientzia oso bat moduan ulertzen du moda, artez eta musikaz inguratuta. Hemen, eroso jantzi nahi duten emakume zein gizonezkoentzako arropa aurkituko duzu, marka esklusiboak Bilbon eta dendako arroparen %40a birziklatua eta organikoa.

Partekatu:

Ibilbide eta plan erlazionatuak

Plana

Moda para celebrar la primavera

Las tendencias de moda de esta temporada a través de tres tiendas referencia en la ciudad: Falstaff, Olañeta y Le Coccó
Plana

El Casco Viejo acoge el primer concurso de ‘pintxo burger’

Hasta el 26 de marzo participarán 19 bares y restaurantes del Casco Viejo. Un bocado cada vez más solicitado y apreciado.
Plana

Kultura, gastronomia, kirolak… Bilbao Basque Festen

Apirilaren 5etik 9ra, Bilboko kaleak Bilbao Basque FEST euskal kulturaren jaialdiaren baitan programatutako 200 jarduera baino gehiagoz beteko dira.
Plana

Bilbotik dendaz denda: egile-saltokiak

Bada guztiari bere ukitu pertsonala ematen dakienik. Berdin dio zer den, edozein produktuk izan dezake egile-zigilua.