Bilboko kultur agenda 2025

Kultura programazioa: Barnean zaituen kultura

Bilboko Udalak 2025erako Hiribilduaren urteko Kultur Programaaurkeztu du, “Barnean zaituen kultura” lelopean. Agendak mila ekitaldi eta proposamen baino gehiago biltzen ditu, publiko guztientzat pentsatuak, Bilboko auzo ezberdinetan kulturaz eta aisialdiaz ahalik eta gehien gozatzeko, irisgarritasun- eta inklusio-neurriekin pertsona guztientzako.

Programazioaren barruan, Udalak antolatutako hainbat jarduera daude, hala nola jaialdiak -Fant, Musika-Música, Bilboko Kalealdia, Bilbao Poesía, Zinebi, BAD, Gutun Zuria, Gau Zuria-, Bilbao Izan, Inauteriak, Aste Nagusia, Olentzero eta Mari Domingiren Kalejira edo Bilbao Basque Fest, baita beste jarduera batzuk ere: antzerkia, zinema, musika, kontzertuak, literatura, erakusketak, hitzaldiak, ikastaroak, tailerrak, lehiaketak, Arriaga Antzokiaren programazioa, museoena eta Bilbon kultura-jarduera duten beste erakunde publiko eta pribatu batzuena.

Bilboko kulturaren urteko liburuxka honen edukia antolatzeko, 10 jarduera-multzo hauetan banatu da:

  • Artes Eszenikoak
  • Museoak
  • Arte Bisualak
  • Sormenezko Diseinua eta Industriak
  • Literatura, Gizartea eta Ezagutza
  • Ikus-Entzunezkoak 
  • Musika
  • Ondarea eta Identitatea 
  • Asialdia Kulturala
  • Hurbileko Kultura 

Honako hauei buruzko informazio orokorra biltzen duena:

  • Arte eszenikoen 22 espazio, erakunde eta jaialdi 
  • 11 museo
  • 6 erakunde, espazio eta ikusizko arteen jaialdi
  • 6 espazio eta jaialdi diseinurako eta sormen-industrietarako
  • 18 erakunde, jaialdi eta literatura- eta ezagutza-azoka
  • 19 jaialdi eta ikus-entzunezko erakunde
  • 19 erakunde, espazio eta musika-jaialdi
  • Euskal ondareari, folkloreari eta kulturari buruzko 19 erakunde, gune eta jaialdi
  • Aisialdiko 9 ekitaldi
  • 26 26 programa hiriko auzo eta barrutietan
kultura programazioa 2025

Partekatu:

Ibilbide eta plan erlazionatuak

Plana

HemenGO SHOPPING 2025 ibilbideak hemen daude

Bilboko merkataritzatik joango al gara? Bilboko denda berezienetara egingo diren bisiten edizio berri bat abian da.
Plana

Bilboko Itsasadarra izango da ‘BBK Ría’ren agertoki ikusgarria

Ekainaren 28an, ur gaineko agertoki batean. Bilboko itsasadarreko urek hartzen duten tamaina horretako lehen ekitaldia.
Plana

Oparitu bilbaoDendak txartela: 50€, 100€ edo 150€

Tokiko merkataritzan bakarrik erabiltzeko opari-txartela izaten lehen hiria da Bilbo. Hurbiltasuna oparitu
Plana

Udako ahaztezinerako liburu ezinbestekoenak

Liburuek bidaiatzera, amestera, haztera, ikastera... eramaten gaituzte. Gure liburu saltzaileen gomendio berezienak ezagutzen ditugu.