Healthy ibilbidea (osasuntsu)

Zein garrantzitsua den zaintzea eta bizitza osasuntsua izatea! ❤️

Hori ondo dakite gure merkatariek, horregatik, onena eta une bakoitzean behar duguna aurkitzen laguntzen digute.

Oraingoan ibilbide osasuntsu bat proposatzen dizuegu, barrutik zein kanpotik zaintzeko. Kirol ekipamendua, luzaketak egiteko teknika esklusiboak, moda jasangarria eta deskantsatzeko koltxoi eta oheak. Ezer ez osasuna baino garrantzitsuagoa.

Forum Sport en Bilbao

Forum Sport. Kirolak batzen gaitu

Ibilbide hau Forum Sport dendan hasiko dugu, kirol materiala saltzen duen firma nagusienetako bat. Produktu-eskaintza zabala prezio onenean, eta denda guztiak sail espezializatuetan banatuta daude. Hemen badakite kirolari bakoitzaren atzean historia bat dagoela, eta inspirazio moduan erabiltzen dute bezeroei marka onenen produktuak prezio onenean eskaintzeko.

Mugendo Indautxu

Mugendo: estresa kentzeko tokia

Mugendo hanka-teknikak, boxeoa eta defentsa pertsonala konbinatzen dituen arte martziala da. Indautxuko eskolan beste era batera ikasiko duzu abiadura, malgutasuna, potentzia eta koordinazioa lortzen. Benetako arte martzial bat erakusten dizute, inguru seguru, dibertigarri eta zirraragarri batean. Ikasleek erlaxatzeko eta estresa kentzeko toki bat izatea garrantzitsua da eurentzat. Gainera, beste bi zentro ditu Bilbon.

FOTO MILUNA FLEX SANTUTXU

Colchonería Miluna Flex. Atseden bete-betea

Gure beharrekin bat datorren atsedenaldi oso bat izateko koltxoi bat ondo aukeratzeaoso garrantzitsua da geure burua zaintzeko eta ondo egoteko. Colchonería Miluna-k 12 urte baino gehiago daramatza gu zaintzen, hiriko koltxoneria osoenetarikoa eta espezializatua da 3 dendarekin.

6734 moiqut 02

Moiqut

Gure azala eta ingurumena zaintzen duen moda jasangarriarekin amaituko dugu. Puntu informala eta ausarta, baina estatuko eta nazioarteko firmen azken joeren bila dagoen denda da Moiqut. Abentura honen burua Verónica da, eta esperientzia oso bat moduan ulertzen du moda, artez eta musikaz inguratuta. Hemen, eroso jantzi nahi duten emakume zein gizonezkoentzako arropa aurkituko duzu, marka esklusiboak Bilbon eta dendako arroparen %40a birziklatua eta organikoa.

Partekatu:

Ibilbide eta plan erlazionatuak

Plana

HemenGO SHOPPING 2026 ibilbideak

Bilboko merkataritzatik joango al gara? Urriko jardueretarako izena emateko aukera dago abenduaren 1etik aurrera.
Plana

BBK Bilbao Music Legends Fest 2026

Ekainaren 26an eta 27an BBK Bilbao Music Legends Fest 2026 Bilbao Arenan, Tom Morello eta Chris Isaak buru dituela.
Plana

Jasper Johnsen atzerabegirada: Guggenheim Bilbao Museoa

Eskainitako atzerabegirako honek gure garaiko sortzailerik entzutetsuenetako baten ibilbide zabala jasotzen du.
Plana

Zeintzuk dira gure liburu-saltzaileek gomendatutako liburuak?

Gure liburuzainen gomendio berezienak ezagutu, eguzkipeko egunetan, atsedenaldietan eta abentura literarioetan lagun izan ditzazun