Datorren Merkataritza: errentagarritasuna eta esperientzia aro omnikanalean

Dendaosteko Tertulien 19. edizioa

📅 Asteartea, maiatzak 26 | 14:15 – 16:15
📍 Bilboko Merkataritza Ganbera (Alameda Rekalde, 50)

Atsegin handiz gonbidatzen zaitugu Dendeaosteko Tertulien 19. Ediziora Bilboko Merkataritza Ganberan (Alameda Rekalde, 50) maiatzaren 26an, asteartea, 14:15ean egingo dena.

tertulias web eusk

bilbaoDendak-etik “Dendaosteko Tertuliak” ekimenaren edizio berrira gonbidatzen zaitugu, bilboko hiri-merkataritzari zuzendutako topagunea eta hausnarketa-foroa.

Datorren merkataritza: Estrategia, errentagarritasuna eta esperientzia aro omnikanalean”, izenburupean, merkataritza-sektorearen erronka eta aukera nagusiak jorratuko ditu jardunaldiak, kontsumo-ohituren eraldaketak, kanal-orotasunak eta negozioen lehiakortasuna eta errentagarritasuna hobetzeko beharrak markatutako testuinguru batean.

Doroteo González, ESIC Business & Marketing School-eko Salmenta zuzendaria eta Bilboko tokiko merkataritzarako berriki bultzatu den Retail Management programaren zuzendaria, izango da saioaren hizlari nagusia.

Jardunaldian, gainera, mahai-inguru bat egingo da Bilboko merkatari erreferenteekin, tokiko merkataritzaren etorkizuna markatuko duten erronkei eta aukerei buruz eztabaidatzeko. Isusko Oribe Bizkaiko artisau-gozogintzako ekintzaileen bigarren belaunaldia da, eta La Suiza eta Gernika gozotegietako ordezkariak eta Eider Txarroaldek Óptica Jesús-ekoa, 1950ean Bilbon sortua, belaunaldiz belaunaldi eboluzionatzen jakin duen merkataritza historiko eta familiarra dena, hartuko dute parte.

Plaza mugatuak. Etortzeko bazara, jakinarazi, mesedez. 94 600 22 00 o [email protected]

Tertulias en la trastienda 2026 - programa

Partekatu:

Ibilbide eta plan erlazionatuak

Plana

Europako errugbi finalak Bilbora iritsi dira

Maiatzaren 22an eta 23an Bilbok Europako errugbi final nagusiak hartuko ditu, nazioarteko ekitaldi bat.
Plana

HemenGO SHOPPING 2026 ibilbideak

Bilboko merkataritzatik joango al gara? Urriko jardueretarako izena emateko aukera dago abenduaren 1etik aurrera.
Plana

Bilbao BBK Live Zorrotzara helduko da Hirian Festibalarekin

Ekainaren 6an, Zorrotzako kaleetan kontzertu mordoa izango dira: Colectivo Da Silva, Samantha Hudson, Buhos, Laaza, Marwan...
Plana

Zeintzuk dira gure liburu-saltzaileek gomendatutako liburuak?

Gure liburuzainen gomendio berezienak ezagutu, eguzkipeko egunetan, atsedenaldietan eta abentura literarioetan lagun izan ditzazun