Barbara Kruger Bilboko Guggenheimen: hitzaren artista

Barbara Kruger, hitzaren artista

Barbara Kruger artista estatubatuarrak bost hamarkadatik gora darama bere lan ausartarekin gogoeta akuilatzen eta ikusleak aho zabalik uzten, eta Guggenheim Bilbao Museoak antolatutako atzerabegirako orokor hau sortzaileari espainiar estatuan eskainitako lehena da. Erakusketa zabal honetan aztertzen denez, artistak hitzen eta irudien boterea baliatzen du gure eguneroko bizitzak taxutzen dituzten egiturak zalantzan jartzeko: identitatea, desira, egia eta kontrola.

Bere ibilbidearen hasiera-hasieratik, Krugerrek modu kritikoan jorratu du hizkuntza nola erabiltzen den hedabideetan, politikan eta geure barne-elkarrizketetan. Publizitatearen lengoaia bisualean oinarritutako adierazpen-esaldi laburrak erabiltzen ditu —kolore gorriz edo berdez nabarmendutako testu zuri-beltz gordin gisa jarrita—, baina, produktuak saldu ordez, bere lanak pentsamendu kritikoa eskatzen du. Haren zenbait esaldi, hala nola “Zure gorputza gudu-zelaia da” edo “Erosi egiten dut, beraz, banaiz”, mugarri kulturalak dira gaur egun, eta funtsezko galderak pizten dituzte generoari, kontsumoari eta botereari buruz.

Erakusketak artistaren ibilbide osoko lanak biltzen ditu: hastapenetako paste-up konposizioak, binilozko eskala handiko testuak, bideo-instalazioak, soinu bidezko esku-hartzeak eta beren-beregi Guggenheim Bilbao Museorako sortutako piezak. Aretoetan barna joan ahala, Krugerren arteak zorua, paretak eta pantailak hartzen ditu, eta bai soinuz bai irudiz bete-bete egindako ingurune batean murgiltzen gaitu. Haren lana ez da soilik begiratzeko eginda dagoen zerbait: bizitzeko, kontra egiteko eta zalantzan jartzeko zerbait ere bada.

Guggenheim Bilbao: Barbara Kruger

Partekatu:

Ibilbide eta plan erlazionatuak

Plana

HemenGO SHOPPING 2025 ibilbideak hemen daude

Bilboko merkataritzatik joango al gara? Bilboko denda berezienetara egingo diren bisiten edizio berri bat abian da.
Plana

Bilboko Itsasadarra izango da ‘BBK Ría’ren agertoki ikusgarria

Ekainaren 28an, ur gaineko agertoki batean. Bilboko itsasadarreko urek hartzen duten tamaina horretako lehen ekitaldia.
Plana

Oparitu bilbaoDendak txartela: 50€, 100€ edo 150€

Tokiko merkataritzan bakarrik erabiltzeko opari-txartela izaten lehen hiria da Bilbo. Hurbiltasuna oparitu
Plana

Udako ahaztezinerako liburu ezinbestekoenak

Liburuek bidaiatzera, amestera, haztera, ikastera... eramaten gaituzte. Gure liburu saltzaileen gomendio berezienak ezagutzen ditugu.