Bilboko auzoak erosketak egiteko

Bilboko auzoak erosketak egiteko

Denda bereziak, mota guztietako estiloak, gastronomia, delicatessen, bertoko produktuak, artisautza…

Denda bereziak, mota guztietako estiloak, gastronomia, delicatessen, bertoko produktuak, artisautza… Aukera pilo erosketak egiteko hiriko hainbat tokitan. Arima handiko dendak, harrituko zaituzte!

ERDIALDEAN

KALE NAGUSIA / ERCILLA / ELCANO. Marka ospetsuak denda paregabeekin.

Dock. C/ Gran Vía 61.

Hiriko kale nagusiak dira hauek, tarte batzuetan oinezkoentzako gune bihurtuta. Hemen marka ospetsuak zein denoi gustatzen zaizkigun denda berezi eta paregabeak aurki ditzakezu.
DOCK
gisa, Kale Nagusian kokatuta dagoen 30 urtetik gorako erreferentziazko gizon moda-denda. 250 metro karratu baino gehiagotan Moncler, Stone Islands edo Henry Cottons bezalako markak aurki ditzakezu, besteak beste.

Edo
Egay lentzeria
, oso gertu, Ercilla kalean. Tradizio handiko denda txikitxo bat, 60 urteko esperientziarekin eta barruko arropan kalitate hoberena dute. Hauek biak Europako kale nagusietan aurki ditzakegun markekin bateratzen diren bi adibide besterik ez dira. Bestalde, zure ibilbidean adi ibili eta ez ahaztu burua altxatzea Bilboko Zabalguneko arkitektura miresgarria ikusteko.

COLÓN DE LARREATEGUI / RODRÍGUEZ ARIAS / MÁXIMO AGUIRREAzken joerak eta gourmet dendak

Moda eta gastronomia bateratzen dira hiru kale hauetan, Kale Nagusiarekiko paralelo. Merkataritza gune honetan, moda gustuko dutenek, eta batez ere, mokofinek zoriontasuna topatuko dute. Azken joerak ezagutzeko leku ezin hobeak daude, hala nola, izen handiko tokiko diseinatzaileen arropa dendak (Mercedes de Miguel edo Loreak Mendian ), edota  Foxter -en zapata-denda ikaragarria. 

6725 la oka 01
Foxter. C/ Diputación 2.

Gainera, gourmet produktuak dastatu nahi badituzu, gune honetan ahosabaiak asetzeko hainbat elikagai-saltoki daude. Ez galdu Delicatessen Lopez Oleaga, ardo eta likoreetan espezializatua; edo La Oka, gourmet janaria, eta lehen mailako haragia eta txarkuteria dituena. Euren gastro tabernan, halaber, aperitiboa hartu eta bere espezialitateak dastatu ditzakezu.

Eta Bilboko pintxo famatuak probatu nahi badituzu, ondo-ondoan, hain zuzen, Ledesma kalean, taberna eta jatetxe ugariren artean aukera dezakezu.

INDAUTXU PLAZA / CAMPUZANO PLAZA. Merkataritza espezializatua

3424 eurosport 02
Eurosport. C/ Estraunza 2.

Elkarri lotutako bi plaza hauetan espezializazio handiko saltokien eskaintza zabala dago, hala nola, kirolarena. Bertan,  Eurosport dugu, eski, golf, padel, snow, skate eta beste hainbat produktutan erreferenteak, eta moda urbanoarekin konbinatuta espazio handi batean. Baita Errekamendi ere, mendiko zaleentzako arropa eta oinetakoak.

Shopping egun oso baten ondoren merezitako atsedena hartu nahi baduzu, zona honetan dauden edozein tabernatan egin dezakezu, guztiak giro onarekin. Ibilbidean zehar, Casilda parkera joan zaitezke ere han baitaude Arte Ederren Museoa eta Bilboko arte-galeriaren bat.

ALDE ZAHARRA

CORREO / BIDEBARRIETA eta JARDINES / VIKTOR / KAPELAGILE / LOTERIA bidegurutzeak. Sekulako merkataritza gune irekia

Bilboko gune historikoa, Zazpi Kaleak (jatorrizkoak) bezala ere ezaguna, hiriko bazter ezagunetakoa da.

Kaleen arteko bidegurutzeak, 40 inguru, bertatik galtzeko eta disfrutatzeko. Leku jendetsu eta bisitatuenetako bat da, eta hurbileko merkataritzaren gauzarik onenak aurki ditzakezu, hala nola, tokiko diseinatzaileen moda-dendak: besteak beste, Serie B, moda urbanoa, garaikidea, funtzionala eta jasangarria duena, edo SKFK, gure ingurunearen artean eta naturan inspiratutako euskal marka etiko eta jasangarria.

Astirik baduzu, Erriberako Merkatua, bitxi arkitektoniko zoragarria, edo Euskal Museoa bisitatzea gomendatzen dizugu. Euskal Herriko bizimodu tradizionalak ezagutzeko aukera izango duzu han, eta, gero, Areatzatik paseotxo bat eman dezakezu, Itsasadarraren ertzetik.

Moda urbana, contemporánea y funcional para hombre y mujer
Serie B. C/ Lotería 2.

BILBO ZAHARRA

MAIATZAREN BIKO KALEA / ARETXAGA / MARTZANAKO KAIA. Itsasadarrari begira dagoen auzo kosmopolita

Malaespera bar en Bilbao la vieja

Giro aparta, bohemioa eta kosmopolita arnasten da hemen. Auzo xarmagarria,  haren nortasun berezia nabarmentzen duten dendekin. Zerbait desberdina aurkituko duzu beti, ideia abangoardistak eta transgresoreak.

Itsasadarrera begira eta Zazpi Kaleen aurrean dauden kaleetan detaileren bat erosteko aukera anitz izango dituzu: diseinatzaile gazteen dendak, artisau-produktuak, liburu, moda, oinetako edo osagarri bereziak, eskuz egindako bitxiak, arte-lokalak… Gainera, sormenezko edo egile sukaldaritza nabarmentzen da hemen ere, kafetegi, taberna eta jatetxe bereziekin. Eta itsasadarrari begira pintxo gozo edo garagardo batez gozatzeko aukera ahaztu gabe. Bista ezin hobeak. Zalantzarik gabe, Bilbo Zaharra modan dago!

Taller- Tienda de Joyería Contemporánea - Compras
Ganboa Jewellery. C/ Aretxaga 5.

Partekatu:

Ibilbide eta plan erlazionatuak

Ibilbidea

Moda gizon guztientzako

Gizonezkoentzako oso bereziak diren hamar denda aurkeztuko dizkizugu, ezagutu eta bisitatu behar dituzun benetako estilo-erreferentziak.
Ibilbidea

Errabak Bilbotik

Ez da pintxoa, baina igandea bada, bai edo janaurreko errabak jan behar dituzu. Igande bat ez da igandea koadrilarekin errabak hartzen ez badituzu. 
Plana

Bilboko agenda kulturala 2024

Aurtengo agenda kulturala. Artearekin, zinemarekin, musikarekin, arte eszenikoekin eta literaturarekin zerikusia duten hitzorduak, urteko 365 egunetan.
Plana

Moda joerak udaberri honetarako

Gizon eta emakumeentzako denboraldi honetako joerak ezagutzera gonbidatzen zaitugu, modan erreferentzia diren 4 komertzioen eskutik.