Emakume merkatariak, enpresariak eta ekintzaileak omentzen ditugu, hiriko sektorearen benetako motorra baitira.
Ez dira guztiak, Bilboko 14 merkatari-elkarteen hautaketa bat baino ez da. Omenaldi txiki bat gure hiriko dendetako emakume guztiei.

Maite – Calzados García
Maite beti egin du lan zapatekin.
“Denda bat izateak lanordu asko eskatzen ditu, ez bakarrik publikoari begira, ordu pilo daude atzean ere”.
Maitek bizitza osoa darama Abusu-La Peñako Calzados Garcia zapata-dendan.
Denda aitak ireki zuen 1975ean, eta honek erretiroa hartu zuenean berak negozioaren agintea hartu zuen.

Arantza – Modas Lavín
14 urte zituenetik Modas Lavin dendan eta orain, erretirotik urtebetera.
Arantzak bizitza osoa darama emakume eta gizonei moda saltzen Zazpi Kaleetan. Duela 47 urte hasi zen Erriberako arkuetan zegoen Casbi dendan, eta urte batzuk geroago, Lavin sortu zuen.
Senarrak etxean eta seme-alabekin izan duen inplikazioari esker, lana eta bizitza pertsonala aldi berean egin ahal izan dituela onartzen du, zorionez.

Dolores – Carnicería Simón
“Nire seme txikiak lana uzteko eskatzen zidan”. Doloresek ordu pilo eman ditu, eta ematen ditu, 70 urte baino gehiago dituen Zabalako Simon harategian. Harakinen familiatik dator eta txiki-txikitatik bizi izan du jarduera.
28 urte daramatza harategiko buru moduan Ricardo senarrarekin batera. Jendeak “Ricardok etxean laguntzen dizu” esaten ziotenean, hark ezetz erantzuten zuen: “elkarlana egiten dugu bion etxea delako”. Zorionez, pentsamolde horiek aldatuz joan dira pixkanaka.

Charo – Moda y lencería Charo Ortíz
Emakume ausart asko daude eta horietako bat Charo da. Duela urtebete moda denda bat ireki zuen Uribarrin.
Zerotik ikasi behar izan zuen, izan ere, inoiz ez zuen modan lan egin: hornitzaileak, markak, estiloak…
Auzoan aukera bat ikusi eta aprobetxatu egin zuen: “adineko jendearentzako arropa-denda behar zen”. Ahalegina handia izan dela eta lan orduak kostatu zaizkiola aitortzen badu ere, pozik dago lortutakoarekin eta hori bezeroari ematen dion tratu hurbil eta maitekorrean nabaritzen da.

Montse y Susana – Decorazone
Susana eta Montse ahizpak Decorazone dendaren buru dira.
Duela 14 urte Susanak ireki zuen, 2008ko krisian bete-betean eta beldur handiz, besteen etxeak apaintzeak duen arduragatik.
Urte batzuk geroago Montse gehitu zen, eta orain negozioa finkatuta dute jada. Bezerian aldaketak nabari dituztela onartzen dute, “lehen emakumeak bakarrik etortzen ziren; orain, aldiz, bikoteka etortzen ohi dira eta bion artean erabakiak hartzen dituzte”.
Biak lan egin eta mendeko ama laguntzen dute aldi berean, horrek dakarren ahalegin eta lanarekin.

Silvia – Frutería La Huerta
Silviak duela 10 urte ireki zuen frutategia Txurdinagan. Lan-egonkortasunaren bila zegoenez ekitea erabaki zuen; hori bai, nerbioak dantzari.
Erantzukizuna handia izan zela onartzen du.
Silvia guztiz maitatua sentitzen da La Huerta fruta-dendan, bere betiko auzoan.
Fruituen sektorean egunero gauza berriak ikasi behar dituela, eta askotan bezeroengandik ikasten dituela ilusioz aitortzen du.

Erribera Merkatua – Merche y Cristina
Emakumeek zuzendutako Erriberako Merkatuko postu bat.
Merche 14 urterekin hasi zen lanean merkatuan 1976an, eta orain, Cristina alabak bere pausuak jarraitzea erabaki du.
Merchek seme nagusiak 2 urte zituenean negozioaren agintea hartu zuen, horrek ekarri zion lan eta esfortzuarekin. Asko pentsatu behar izan zuela onartzen du, postua aurrera eramateak eta familia mantentzeak zekarren erantzukizunagatik.
Cristinak txikitatik ikasi du lanbidea, eta postuan pasatzen zituen larunbatak maitasunez gogoratzen ditu. Horregatik, etorkizunean negozioaren buru izango den hurrengo emakumea izateaz harro dago.

Montse – Neraiker
“Ausarta izan naiz beti. Alabek ahalmen handiko emakume baten adibide naizela esaten didate”, dio Montsek harrotasunez.
Montsek Neraiker ireki zuen duela 22 urte bere bazkidearekin. “Gaur egun oraindik nire nagusiarekin hitz egin nahi duten pertsonak daude. Izan ere, gizona denez, bera nagusia eta ni bere idazkaria naizela uste dute”, aitortzen du.
Montsek negozioan une latzak bizi izan baditu ere, aurrera egin du beti. Are gehiago, 2013ko krisian, senarra langabezian zegoela: “ostiraletan 15:00etan atera, eta Barakaldoko taberna batera joaten nintzen asteburuan pintxoak egitera”.
“Emakumeei ez zaigu ezer aurrean jartzen”.

Mari Carmen – Electricidad Larrako
“Urteetan, gizonezkoek kotizatzen zuten eta emakumeek ez zuten negozio batean lan egin nuen”.
Mari Carmenek bi negozio izan ditu, azkena Larrako Elektrizitatea, duela 26 urtetik. 1997an negozioa ireki zuen, “langabezian geratu zen senarrak lana izan zezan”.
“Nire semeak 38 urte ditu orain, eta ama moduan hutsune bat sentitzen dut, ezin izan bainaiz berarekin egon. 40 egun zituenean haurtzaindegian utzi nuen eta lanera joan nintzen”.
“Etxean 6 ordu eta lanean 8 ordu baino gehiago lan egiten dut”.

Diana y Yolanda – Peluquería Dianyol
“Beste batzuentzat lan egiteko gai banaiz, zergatik ez nire kontura?”
18 eta 22 urterekin, Diana eta Yolanda Zorrotzan hasi ziren duela 32 urte.
Beren lanaz gozatzen dute eta hori nabaritzen da. Urte guzti hauetan lan ikaragarria egin badute ere, gustura daude auzoko bezeroei esker.

Blanca – Bar Geltoki
Blanca Salamancatik duela 3 urte iritsi zen bere bikotekidearekin proiektu berri bati ekiteko, Basurtuko Geltoki taberna.
Bizitza osoa ostalaritzan eman du.
17 urterekin hasi zen lanean, eta orain harro onartzen du «norberarentzat hainbeste ordu sartzen dituzunean, desberdin bizi dela».
Auzoak primeran jaso ditu, «etxean sentitzen naiz».

Elena – Ferretería Rekalde
Elena Ferreteria Rekalderen buru da duela 20 urtetik.
Aitaren erreleboa hartu zuen: hirugarren belaunaldia bihurtu zen eta lehenengo emakumea negozioren buru moduan.
Gizonezko sektore batean murgildurik, langile gizonak dituenean oraindik gizonarengana berarengana baino gehiago jotzen duten bezeroak badirela onartzen du Elenak.
Duela urte batzuetatik gremioen koordinatzailea da eta sektorean bere tokia hartzen jakin du.

Marta – Dietética Ponín
Duela 14 urte Martak Ponin Dietetika ireki zuen Otxarkoagan. Bere amaren pausuak jarraitu zituen, dietetika bat izan baitzuen auzoan.
Martak alaba izan zuenean gaizki pasatu zuela onartzen du, «ez baitzegoen egon behar zuen tokian», eta frustrazio handia sentitu zuen. Berezko negozioa izateak eskakizun handia ekartzen du, baina
«autonomo gisa ezin zara gelditu».

Begoña – Galería 8360
Emakume ausartentzako moda.
Begoñari txikitatik gustatu zaio jostea, eta duela 7 urte sormen handiarekin eta alaben laguntzarekin Galeria 8360 sortu zuen.
Begoñak zerbait desberdina sortu nahi zuela argi zuen. Leku eroso batean gauza desberdinak eskaintzen ditu, “moda ausartagoa”, hain zuzen. Gainera, bestelako artista ekintzaileei lekua ematen die ere.