HemenGO SHOPPING 2026 ibilbideak

¡Bilboko saltokietan geratuko gara!

HemenGO SHOPPING-eko edizio berria, hiriko establezimendurik berezi eta enblematikoenetan zehar ibilbide gidatuak doan egiteko programa.

60 jarduera baino gehiagok Bilbo tokiko merkataritzaren inguruko esperientzien erakusleiho handi bihurtuko dute.

2026ko berrikuntza nagusia Egile Ibilbideak dira, non diseinatzaileek, sortzaileek eta ekoizleek publikoari laguntzen dioten establezimendu bakoitzean. Ibilbide hauetan, komertzio bakoitzak diseinatzaile, sortzaile edo produktore bat izango du lagun, bere produktuen jatorria, prozesua eta berezitasuna lehen pertsonan azaltzeko.

Doako 60 jarduera egingo dira maiatzetik abendura, Bilboko tokikomerkataritzari balioa emateko.

Aurrez aurreko jarduera guztiak ostegunetan izango dira, 18:30etik 20:00etara. Doakoak dira eta publiko orokorrari irekiak. Establezimenduen edukiera dela eta, oso plaza mugatuak dira, horregatik ezinbestekoa da aurretik izena ematea. 

Jarduera guztiak doakoak dira, izena eman besterik ez duzu egin behar [email protected] mezuan, edo deiti, edo whatsapp bar bideli, 620 290 079 telefonora.

Izen-emateak EKAINAREN 1ean hasita 😉

BOHEMIAN LANE

Dastaketa: MAMI ONAK 

Ekainak 4. Tokia: Alde Zaharra

2026ko gure lehen “walking” dastaketak mami handia du.

Ogi-mami harroen dastaketa, beste batzuk kurruskariak, gozoak eta gaziak… eta, amaitzeko, bi saltokik prestatutako sorpresa, oso ondo moldatzen baitira eta sormena eta lan ona uztartu baitituzte, aurtengo udako ‘hot seller’ izango diren proposamenak sortzeko.

Etorri dastaketara eta lehena izango zara probatzen!


5328 sorella 02

Ibilbidea: ARTEAREN AMOREAGATIK

Ekainak 11. Tokia: Erdigunea

Artea Bilboko komertzioen parte ere badela ezagutzeko ibilbide bat

Artistentzat eta artearen maitaleentzat pentsatutako unibertso bat bisitatuko dugu; moda eta piezen artean jarraituko dugu, non artea mihisetik ateratzen den osagarri paregabe bilakatzeko. Amaitzeko, primizia txiki bat izango dugu Bilbon: lehiaketa bateko hamar euskal artista finalisten lanak ikusteko bisita. Egun horretan bertan jakingo da irabazlea zein den. Eta zer amaiera hoberik, THE ARTIST hotelean talentuagatik, arte garaikideagatik eta Bilborengatik topa egitea baino. 


492 senso e1779962338838

Tailerra: zure etxearen bihotza

Ekainak 18. Tokia: Erdigunea

Etxeko leku batzuetan gauzak gertatzen dira, besterik gabe… eta sukaldaritza beti da horietako bat. Ia pentsatu gabe joaten garen txokoa. Izan ere, azkenean, unerik onenak sukaldean gertatzen dira.

Tailer honetan, zure ametsetako sukaldaritza deskubritzera gonbidatzen zaitugu, bai eta ideia, trikimailu eta soluzioekin inspiratzera ere, zureari ahalik eta etekin handiena ateratzeko, gune praktiko eta abegitsu bihurtuz.

Eta esperientziarik onenak dastatuz gozatzen direnez, arratsaldea aperitibo bat prestatzen igaroko dugu elkarrekin ondo pasatzen dugun bitartean. 


OPTICA JESUS

Tardeo + (BETETA)

Ekainak 25. Tokia: Erdigunea

Tardeoak + bueltan dira! aurreko edizioetako planik berezienetako eta esperotakoenetako bat. Bilboko merkataritzaz beste era batera gozatzeko gonbidapena.

Edizio berri honetan, saltokiz saltoki ibiliko gara, udarako ezinbestekoak direnak ezagutuz, moda jasangarriko proposamenen, artisautzaren eta osagarrien artean. Horrez gain, hiriko kultur gunerik desiratuenetako bat ikusteko aukera izango dugu: Euskal Museo berritua.

Eta tardeo on orok amaiera bikaina merezi duenez, esperientziari amaiera emango diogu musikarekin, aperitiboarekin eta arratsalde soil bat gogoratzeko plan bihurtzen duen giro horrekin.


Aurrez aurreko ekintzak

  • IBILBIDEAK. Bisita gidatuak saltoki eta establezimenduetara, gai ezberdinen eta erakargarrien inguruan bilduta. Aurtengo edizioan bost daude programatuta. Artea taupaka Bilbo Zaharrean, Desiraren objektua, Munduko joerak eta De Bilbao de toda la vida.
  • TAILERRAK. Ikusmin gehien sortzen duen jardueretako bat da, eta bertaratutakoei mundu zoragarrietan barneratzeko aukera ematen die. Aurtengo edizioan hiru tailer planifikatu dituzte: Kandelak eta lurrinak, Josi eta kantatu; eta Zinema eta kafea.
  • DASTAKETAK. Produktu oso berezien dastaketa komentatuak. Oraingo honetan, lau dastatze diseinatu dira garagardoaren, izozkiaren, gozokien eta gluten&sugar free elikagaien inguruan. Urtero-urtero arrakasta izaten dute, eta ordu gutxiren buruan betetzen dituzte plazak.
  • TARDEOAK +. Proposamen honek gastronomia eta erosketak, ostalaritza eta elikadura establezimenduetara eta moda eta dekorazio sektoreko beste batzuetara bisitak konbinatzen ditu, haien eskaintza eta berrikuntzak ezagutzeko eta giro lasaian eta musika funtsezkoa den giroan delikatesen bat dastatzeko. 

Online proposamenak

  • AHOLKU PRAKTIKOAK. Gure merkatariak jakinduriaren putzu bat dira eta eguneroko gaietan onik ateratzeko trikimailu eta tips praktikoak eskaintzen jarraituko dute, hala nola garbiketa eta ordena, elikagaien kontserbak, landareak, etxearen mantenua… 
  • LOS MARTES DE… Formatu horrek aukera ematen die establezimendu parte-hartzaileei beren nobedadeak, produktu eta zerbitzu esklusiboak eta bilbaoDendak sareko jarraitzaileentzako lehen mailako eskaintzak aurkezteko. 
  • NIRE AUZOKO ONENA! Hilero Bilboko auzo bat bisitatuko da, bizilagunei elkarrizketa lasaiak egiteko, euren auzoko komertzio berezienak hitz egin eta gomendatu ditzaten. Elkarrizketa horiek Instagram, Facebook, Youtube eta Tik Tok sareetan argitaratuko dira. 

Partekatu:

Ibilbide eta plan erlazionatuak

Plana

BBK Bilbao Music Legends Fest 2026

Ekainaren 26an eta 27an BBK Bilbao Music Legends Fest 2026 Bilbao Arenan, Tom Morello eta Chris Isaak buru dituela.
Plana

Jasper Johnsen atzerabegirada: Guggenheim Bilbao Museoa

Eskainitako atzerabegirako honek gure garaiko sortzailerik entzutetsuenetako baten ibilbide zabala jasotzen du.
Plana

Zeintzuk dira gure liburu-saltzaileek gomendatutako liburuak?

Gure liburuzainen gomendio berezienak ezagutu, eguzkipeko egunetan, atsedenaldietan eta abentura literarioetan lagun izan ditzazun
Ibilbidea

Bilbotik dendaz denda: egile-saltokiak

Bada guztiari bere ukitu pertsonala ematen dakienik. Berdin dio zer den, edozein produktuk izan dezake egile-zigilua.