Bilboko saltokietan erosteko 1. Opari Txartela

Bilboko saltokietan erosteko 1. Opari Txartela

Estatuan ekimen aitzindaria da: tokiko merkataritzan bakarrik erabiltzeko opari-txartela izaten lehen hiria da Bilbo.

bilbaodendak-ek estatuko lehen opari txartela atera du Bilboko 400 saltoki, taberna eta zerbitzu baino gehiagotan erabiltzeko.

Txartela dagoeneko salgai dago bilbaoDendak-en web orrian www.bilbaodendak.eus, Opari Txartela botoiaren bidez, eta hiru diru-kopuru desberdin eros daitezke: 30, 50 edo 100 euro.

Bilbo osoa oparitu

Opari Txartela edozein erosketa mota egiteko erabil daiteke, ekimenari atxikitua dauden denda fisikoetan zein online. Txartel birtual bat da, eta ohituta gauden kreditu edo zordunketa-txartel guztiek bezala funtzionatzen du.

Jarraitzeko pausuak:

  • Erosi txartela bilbaoDendak-en webgunean.
  • Konfirmazio mezu elektroniko bat jasoko duzu balioztatze kodigo batekin. Horixe, oparia egiten diozun pertsonari eman beharko diozu.
  • Opari txartelaren jabeak kodigoa balioztatu eta formulario bat bete beharko du bere datuekin; horrela, txartela erabili ahal izango du. (bilbaodendak.tarjetaregalo.eus/validar)
  • Eta listo! Posta elektroniko bidez txartel birtuala jaso, mugikorraren wallet-era gehitu, eta erraz erabiltzeko prest.
BD Te Regalo 1920x1080 CAST
Bilboko saltokietan erosteko 1. Opari Txartela 1