bilbaoDendak eta Bilbao Kirolak-ek kirola sustatzeko hitzarmena sinatu dute

bilbaoDendak eta Bilbao Kirolak-ek kirola sustatzeko hitzarmena sinatu dute

bilbaoDendak-ek Bilbao Kirolakekin hitzarmena sinatu du, hiriko merkataritzako sektoreko langileen artean kirola sustatzeko. Horrela, “Ura+ Fitnes ” abonua bilbaoDendak-eko saltokien langileen esku jartzean da, bereizgarri jakin batzuekin eta prezio oso lehiakorrean, bilbotarrak gero eta aktiboago egon daitezen.

AQUA + FITNESS – Ezaugarriak

  • Banakako abonua 
  • Bilbao Kirolak-eko fitnes eta igerilekuetako gimnasio guztietarako sarbidea, Azkuna Zentroko igerilekuetarako sarbidea,
  • Sarrera-ordutegia, astelehenetik barikura, 07:15etik 09:00etara (irteera, gehienez ere, 10:00etan), 14:00etatik 16:00etara (irteera, gehienez ere, 17:00etan).
    Urte osoko asteburuetan eta jaiegunetan, ordutegia Bilbao Kirolakeko instalazioak duena izango da.
  • kirol-ikastaroetan izena ematea, adierazitako ordutegiaren barruan, abonatutako pertsonen prezioan,
  • Bilbon erroldatuta ez dauden pertsonei ez zaie % 30eko ohiko errekargua aplikatuko abonuaren prezioan.
  • Hori guztia hilean 22 euro ordainduta; hau da, % 30eko deskontua ordainketa- modalitate horren ohiko prezioarekiko.
  • Izena-eman: https://bilbaokirolak.eus/virtual/
  • KODEA: eskaintzaz baliatu ahal izateko, eskatu zure kodea bilbaoDendak-en.
  • Data: 2022ko irailaren 1etik aurrera.