2023. urte honetan, bederatzi enpresek beren soberakinak prebenitzen, murrizten eta errebalorizatzen laguntzen duten zerbitzuak pilotatu eta tresnak sortu dituzte, beren lehiakortasuna, jasangarritasuna eta legezkotasuna betetzea hobetzeko.
- Soberakinen analisi kuantitatibo eta kualitatibo baten bidez problematika ulertzea.
- Irtenbideak eskaintzea, enpresa bakoitzari egokitutako konponbideak diseinatuta eta ezarrita.
- Negozio bakoitza dagokion lege-esparruarekin elkartzea.
- Enpresa berrietara estrapolatzea edo eskalatzea ahalbidetuko duten tresnak garatzea eta baliabideak eta zerbitzuak sortzea.
- Xahuketa aztertzea eta ezaugarritzea, enpresa bakoitzean soberakina neurtuta, haren tipologiaren eta negozioan duen ingurumen- eta ekonomia-inpaktuaren ikuspegi zehatza izateko.
- Aztertutako prozesu bakoitzeko hobekuntza-ekintzak proposatu eta ezartzea.
- Enpresako prozesuetako kausak eta puntu kritikoak aztertzea, baita xahuketaren inguruko politikak eta soberakina sortzeko puntu kritikoak ere.
9 enpresa, merkataritzako eta ostalaritzako azpisektoreak ordezkatzen dituztenak.
Merkataritza sektoreko 4 enpresa: Bizkarra okindegia gozotegia, La Moderna urdaitegia, All Natural fruta-denda eta BM Zubiarte.
Ostalaritzako 5 enpresa: Yandiola jatetxea, La Karmela, Ein Prosit, Gaminiz jatetxea eta Catering Iruña.
- Establezimenduen % 90ek baino gehiagok ez dute soberakina neurtzeko prozesurik, eta ez dakite zer eragin ekonomiko duen beren negozioan.
- % 75ek baino gehiagok onartu dute ez dakitela zer irismen izango duen etorkizunean xahuketaren aurkako legeak, eta prestakuntza eta baliabideak eskatu dituzte.
- Negozioen % 80k baino gehiagok soberakina birziklatzea aukeratzen dute, alternatibei buruzko ezagutza/informazio faltagatik.
- Kalkulatzen da 20 m2-ko fruta-denda batean soberakinaren bolumena, batez beste, 500 kg eta 1.000 kg bitartekoa izan daitekeela urtean.
- Ostalaritzaren sektorean (eta, zehazki, barrako pintxoen kasuan), kalkulatzen da produktuaren % 5-15 artean xahutzen dela (tamainaren arabera, urtean 1.200 eta 4.000 euro bitartean).
- Batez beste, PPDA bat duen elikagai-establezimendu batek % 10 eta % 20 artean murrizten du soberakina lehen urtean.
Rafael Gardeazabal Bilbao Dendak-eko presidenteak iragarri duenez, “hurrengo urratsa BILBAO CIRCULAR Plataforma martxan jartzea izango da”. Horren helburua pilotu honetan eskuratutako informazioa eta ezagutza partekatzea izango da, beste establezimendu batzuei beren negozioko soberakinen kudeaketa hobetzen eta xahutzea murrizten laguntzeko. Plataforma horretara atxikitzeak aholkularitza indibidualizatua ematen du negozioko soberakinak aztertu eta ezaugarritzeko, soberakina sortzeko kausak eta puntu kritikoak aztertzeko eta prozesu eta politika guztiak hobetzeko ekintzen proposamena egiteko. Horrek guztiak Elikagaien Xahuketa Prebenitzeko bere Plana (PPDA) osatuko du, eta lege berriak elikagai-establezimendu askori eskatuko die.
Arantza Madariagak, Elika Fundazioko zuzendariak, LA COMIDA NO SE TIRA/JANARIA EZ DA BOTATZEN elikagaien xahuketaren aurkako Eusko Jaurlaritzaren urteko kanpaina aurkeztu du. Aurten merkataritzan eta ostalaritzan zentratuko da; beren negozioetan soberakinak prebenitzen eta kudeatzen lagunduko dieten tresnak emango dizkiete, jasangarriagoak eta ekonomikoki errentagarriagoak izan daitezen. Era berean, herritarren laguntza eskatzen dugu, kontsumo arduratsuaren bidez, etxeetan zein merkataritzan eta ostalaritzan xahuketa murrizten lagun dezagun. Horrez gain, zenbait erreferentek (esaterako, Kanpezuko Arrea jatetxeko Edorta Lamo sukaldariak, Tolosako Ama jatetxeko Javi Rivero sukaldariak eta Portugaleteko Hotel Puente Colganteko Zuriñe Garcia sukaldariak) gomendioak emango dituzte prestakuntza-bideoen bidez (bideo horiek gure webguneetan eskuragarri egongo dira, jardunbide egokien gidekin batera). Merkatarien testigantzak eta merkataritzaren sektorerako jardunbide egokien gidak ere izango ditugu. Horiek guztiek helburu horretan laguntzera animatuko dituzte herritarrak, publizitate-euskarrien bidez (esaterako, markesinetan, mupietan edo autobusetan jarritakoak) eta sare sozialen bidez.