HemenGO SHOPPING 2026 ibilbideak

¡Bilboko saltokietan geratuko gara!

HemenGO SHOPPING-eko edizio berria, hiriko establezimendurik berezi eta enblematikoenetan zehar ibilbide gidatuak doan egiteko programa.

60 jarduera baino gehiagok Bilbo tokiko merkataritzaren inguruko esperientzien erakusleiho handi bihurtuko dute.

2026ko berrikuntza nagusia Egile Ibilbideak dira, non diseinatzaileek, sortzaileek eta ekoizleek publikoari laguntzen dioten establezimendu bakoitzean. Ibilbide hauetan, komertzio bakoitzak diseinatzaile, sortzaile edo produktore bat izango du lagun, bere produktuen jatorria, prozesua eta berezitasuna lehen pertsonan azaltzeko.

Doako 60 jarduera egingo dira maiatzetik abendura, Bilboko tokikomerkataritzari balioa emateko.

Aurrez aurreko jarduera guztiak ostegunetan izango dira, 18:30etik 20:00etara. Doakoak dira eta publiko orokorrari irekiak. Establezimenduen edukiera dela eta, oso plaza mugatuak dira, horregatik ezinbestekoa da aurretik izena ematea. 

Jarduera guztiak doakoak dira, izena eman besterik ez duzu egin behar [email protected] mezuan, edo deiti, edo whatsapp bar bideli, 620 290 079 telefonora.

Izen-emateak MAIATZAREN 1ean hasita 😉
SUART JOYEROS

Mari Domingiren ibilbide hutsezina

Abenduak 11. Tokia: Erdigunea

Zer gertatuko litzaioke Olentzerori opari perfektuak aurkitzeko bere lagunaren talenturik gabe? 

Jarraitu Mari Domingi Bilboko denda berezienetatik eta aurkitu dekorazio paregabea, egile-bitxiak, biziz betetzen duten loreak eta sormena pizten duten opariak. Gabon hauetan inspiratzeko eta harritzeko ibilbide bat. Gora Mari Domingi! 


Aurrez aurreko ekintzak

  • IBILBIDEAK. Bisita gidatuak saltoki eta establezimenduetara, gai ezberdinen eta erakargarrien inguruan bilduta. Aurtengo edizioan bost daude programatuta. Artea taupaka Bilbo Zaharrean, Desiraren objektua, Munduko joerak eta De Bilbao de toda la vida.
  • Expert Ibilbideek aurrera jarraitzen dute, gaian aditua den pertsona batekin batera egindako hiru ibilbide, eta aditu bezala produktuak, fabrikazioa eta nabarmendu beharreko beste puntu batzuk komentatzen eta balioan jartzen joango da. Aurtengo gaiak moda, gastronomia eta jasangarritasuna dira.
  • TAILERRAK. Ikusmin gehien sortzen duen jardueretako bat da, eta bertaratutakoei mundu zoragarrietan barneratzeko aukera ematen die. Aurtengo edizioan hiru tailer planifikatu dituzte: Kandelak eta lurrinak, Josi eta kantatu; eta Zinema eta kafea.
  • DASTAKETAK. Produktu oso berezien dastaketa komentatuak. Oraingo honetan, lau dastatze diseinatu dira garagardoaren, izozkiaren, gozokien eta gluten&sugar free elikagaien inguruan. Urtero-urtero arrakasta izaten dute, eta ordu gutxiren buruan betetzen dituzte plazak.
  • TARDEOAK +. Proposamen honek gastronomia eta erosketak, ostalaritza eta elikadura establezimenduetara eta moda eta dekorazio sektoreko beste batzuetara bisitak konbinatzen ditu, haien eskaintza eta berrikuntzak ezagutzeko eta giro lasaian eta musika funtsezkoa den giroan delikatesen bat dastatzeko. 

Online proposamenak

  • AHOLKU PRAKTIKOAK. Gure merkatariak jakinduriaren putzu bat dira eta eguneroko gaietan onik ateratzeko trikimailu eta tips praktikoak eskaintzen jarraituko dute, hala nola garbiketa eta ordena, elikagaien kontserbak, landareak, etxearen mantenua… 
  • LOS MARTES DE… Formatu horrek aukera ematen die establezimendu parte-hartzaileei beren nobedadeak, produktu eta zerbitzu esklusiboak eta bilbaoDendak sareko jarraitzaileentzako lehen mailako eskaintzak aurkezteko. 
  • NIRE AUZOKO ONENA! Hilero Bilboko auzo bat bisitatuko da, bizilagunei elkarrizketa lasaiak egiteko, euren auzoko komertzio berezienak hitz egin eta gomendatu ditzaten. Elkarrizketa horiek Instagram, Facebook, Youtube eta Tik Tok sareetan argitaratuko dira. 
  • IBILBIDE DIGITALAK. Aurreko edizioetan arrakasta handiena izan duten ibilbide tematikoak digitalizatzen jarraituko dira, eta bilbaoDendak-en sareetan eta webgunean zintzilikatuko dira, bertako jendeak eta bisitariek hiriko saltoki eta establezimendu berezienak ezagutu eta goza ditzaten.

Partekatu:

Ibilbide eta plan erlazionatuak

Plana

Zeintzuk dira gure liburu-saltzaileek gomendatutako liburuak?

Gure liburuzainen gomendio berezienak ezagutu, eguzkipeko egunetan, atsedenaldietan eta abentura literarioetan lagun izan ditzazun
Ibilbidea

Bilbotik dendaz denda: egile-saltokiak

Bada guztiari bere ukitu pertsonala ematen dakienik. Berdin dio zer den, edozein produktuk izan dezake egile-zigilua.
Ibilbidea

Bilboko kafetegi hoberenak, kafetegi enblematikoenetik ibilbidea

Kafe on baten antzera, tradizioa eta berrikuntza uztartzen ditu Bilbok. Ezagutu gure hiriko kafetegirik enblematikoenetatik ibilbidea.
Ibilbidea

Liburu-denda espezializatuak Bilbon

Liburuen zalea bazara eta istorio paregabeetan murgiltzea gustuko baduzu, zatoz gure herriko liburu-denda berezienetara.