Bizkaiko merkataritza. Oso Pro. Proaktiboa. Profesionala. Eta oso gertukoa

Aurpegi berriak protagonista “Bizkaiko Merkataritza, OSO PRO” kanpainaren fase berrian. 

Bizkaiko merkataritzaren profesionalizazioa sustatzen duen kanpainaren hirugarren bolada. Bilboko etaBizkaiko bederatzi merkataritza izango dira ekintza berriaren protagonistak. Gure merkataritzaren bilakaera islatzeko: berritzen, egokitzen eta beti gertu dagoena. Bizkaiko merkataritza mugitzen ari da. Mugimendu geldiezina da. 

Berriro ere, (bilbaoDendak, Cecobi, Bizkaidendak… -etik) Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako kanpaina honetan parte hartu dugu, aholkularitza emanez eta protagonistak izateko Bilboko zein Bizkaiko merkataritzak proposatuz. Hainbat hedabide eta kanaletan (telebista, irratia, sare sozialak, prentsa digitala eta paperezkoa, tranbia, etab) zabaltzen den kanpaina da, Bizkaia osoak hain PRO den Merkataritzaren berri izan dezan. 

Partekatu:

Ibilbide eta plan erlazionatuak

Plana

¿Konpultsibitis akutua? ¿Merketrosi erreumatikoa?

Kanpaina honek tokiko merkaritza agintzen du kontsumo neurrigabe eta jasanezinaren aurkako erremediorik onena bezala.
Plana

Bilboko Faboritoak ezagutu

Gure kaleak egunez egun bizitzaz, konponbideez, berrikuntzaz eta etorkizunaz betetzen dituzten saltokiak.
Plana

HemenGO SHOPPING 2025 ibilbideak hemen daude

Bilboko merkataritzatik joango al gara? Urriko jardueretarako izena emateko aukera dago urriaren 1etik aurrera.
Plana

Playmobil: Bidai txiki bat Bilboko historia eta kulturara

Abenduaren 7ra arte, Bilbo Playmobil zaleen irudimenaren eta nostalgiaren epizentro bihurtuko da.