Eguneroko esperientzia bat
Hiri bat bertako gastronomiaren bitartez ezagutzea
Bere historia luzean zehar, Erriberako Merkatuak bere funtsari eustea lortu du, eskaintzen dituen salgaien kalitateari, freskotasunari eta aniztasunari esker. Hemen aurkituko dituzu euskal errezeta tradizionalak osatzen dituzten osagai guztiak: Bizkaiko baratzeetako barazkiak, portura iritsi berri diren arrainak, gure abeltzainek hazitako animalien haragiak, artisau-ogiak, frutak… Sekulako eskaintza Europako merkatu estalirik handienaz gozatzeko.
Noiztik: 1929