Biribilko 2025-2026 euskara ikastaroak

2025 . 09 . 08

BUrrian, Bilboko Udalak sustatzen dituen Biribilko 2025-2026 euskara ikastaroak hasiko dira bilbaoDendak-en lankidetzarekin. Ikastaro hauek hiriko merkataritza eta ostalaritzari zuzenduta daude beren beregi. Matrikulatzeko baldintza bakarra da jendaurrean lanean aritzea Bilboko merkataritza edo ostalaritza establezimendu batean.

Klaseetako asistentzia gutxienez, %75ekoa izan dutenei (68 ordu) eta horrez gain, klaseetara gutxienez maiatzera arte joaten direnei, ordaindu duten matrikula-kostua itzuli egingo zaie ikastaroa amaitu ondoren

Matrikulatzeko epea 2025eko irailaren 8tik urriaren 10era bitartean egongo da zabalik. Informazio gehiago lortzeko ondorengo estekan klikatu:  https://biribilko.eus/zerbitzuak/ikastaroak/