Playmobil: Bidai txiki bat Bilboko historia eta kulturara

Expo Klik San Frantzisko, aztarnategira iritsi da

Abenduaren 7ra arte, Bilbo imajinazioaren eta nostalgiaren zentro izango da, Playmobil jostailu alemaniarraren panpin ospetsuen unibertsoa maite dutenentzat, “Expo Klik  San Frantzisko” ospakizunaren bitartez.

Playmobil 2025

Erakusketa berezi hau San Frantzisko Komentuko aztarnategiaren ingurune historiko liluragarrian egingo da (auzoaren bihotzean, Mirasol Kondea 2-tik sarbidea duena), eta adin guztietako bisitariak Playmobil ikonikoen bidez hirian barrena ibilbide paregabe batean murgilduko direla segurtatzen du.

Erakusketaren bihotzean, Bilboren identitatean sakontzen duen gaia dago: bere auzo historikoak. Ehunka “Click”‑ekin arduraz eraikitako hamar diorama ikusgarri izango dira; auzo horien iragana, oraina eta etorkizuna islatzen duten leihoak. Eszena bakoitzak hiriaren ingurune historikoaren zati funtsezko bat kontatuko du, sorburutik gaur egunera arte, baita kultur aberastasuna eta herritarren egunerokoa ere nabarmenduz.

Erakusketa ez da ikuskizun bisual hutsa izango — gure lurraldearen kronika miniaturizatua ere bada. Euskal kultura eta gertakari lokal garrantzitsuenak bereziki azpimarratuko dira. 

Erakusketa handi hau osatuz, azaroaren 14tik 16ra San Frantzisko Klik Azoka tradizionala ospatuko da, bildumagile eta zaleentzako ezinbesteko ekitaldi bihurtuz. Merkatu espezializatu honek saltzaileak eta zaletuak bilduko ditu, pieza paregabeak aurkitzeko, bildumak osatzeko edo, besterik gabe, jostailu klasiko honen inguruko lagunarteko giroaz gozatzeko aukera eskainiz. Horrela, SALMENTA eta dioramen ERAKUSKETA uztartzen dituen Playmobil unibertsoko azoka bakarra bilakatuko da hirian, eta, hainbat eta hainbat erosketa-posturekin batera, eskaintza askotarikoa eta desberdina sortzen duen erakusketa bat sortuko dute.

Playmobilen Erakusketa azaroaren 05etik abenduaren 7ra bitartean bisitatu ahal izango da, asteartetik larunbatera 10:30etik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara. Igandeetan, 10:00etatik 14:00etara, sarrera orokorra 3 eurokoa izango da; sarrera murriztua 1,5 eurokoa izango da, eta ostegunetan, 12 urtetik beherakoentzat, pentsiodunentzat eta dibertsitate funtzionala duten pertsonentzat debalde izango da.

Klik-en Azoka, berriz, azaroaren 14tik 16ra bitartean bisitatu ahal izango da, ostiraletik igandera, sarrera doan dela: 16:00etatik 19:00etara ostiralean; 10:00etatik 14:30era// 16:00etatik 19:00etara larunbatean eta 10:00etatik 15:00etara igandean.

2025.11 Playmobil Cartel A3 min

Partekatu:

Ibilbide eta plan erlazionatuak

Plana

¿Konpultsibitis akutua? ¿Merketrosi erreumatikoa?

Kanpaina honek tokiko merkaritza agintzen du kontsumo neurrigabe eta jasanezinaren aurkako erremediorik onena bezala.
Plana

Bilboko Faboritoak ezagutu

Gure kaleak egunez egun bizitzaz, konponbideez, berrikuntzaz eta etorkizunaz betetzen dituzten saltokiak.
Plana

HemenGO SHOPPING 2025 ibilbideak hemen daude

Bilboko merkataritzatik joango al gara? Urriko jardueretarako izena emateko aukera dago urriaren 1etik aurrera.
Plana

Bizkaiko merkataritza. Oso Pro. Proaktiboa. Profesionala. Eta oso gertukoa

Aurpegi berriak protagonista “Bizkaiko Merkataritza, OSO PRO” kanpainaren fase berrian”.