Ibilbide gastronomikoa Bilboko bihotz jatorrenean barrena
Martxoaren 30ean, Bilbo zaporez, tradizioz eta auzoko bizitzaz beteko da Pintxo Nazarenoaren Ibilbidearekin, Aste Santukoproposamenik berezienetako bat hirian.
Aste osoan zehar, martxoaren 30etik apirilaren 6ra, eta bereziki 30ean, Bilbo Zaharreko, San Frantziskoko eta Zabalako 15 establezimenduk baino gehiagok pintxo esklusibo bat eskainiko dute, 1,5€-ren truke. Aukera paregabea da auzo historiko horietan barrena ibiltzeko, lokal berriak ezagutzeko eta bertako eskaintza gastronomiko anitzaz gozatzeko.
Ibilbide honek ez du soilik jatera gonbidatzen, esperientzia oso bat bizitzera baizik: paseatzea, deskubritzea eta harrituta geratzea kaleetan sortzen den giro paregabeaz.
Gainera, hilaren 30ean bertan, Nazarenoko Prozesio tradizionala ibiliko da inguru horretan, eta testuinguru kultural eta emozional bat ekarriko du, eguna plan borobil bihurtzen duena. Zuzeneko musikak, saetek eta arte adierazpenek lagunduko dute ibilbidea, auzo horien nortasun anitza eta bizia indartuz.
Pintxo Nazarenoaren Ibilbidea gastronomia baino gehiago da: Bilbo barrutik ezagutzeko modu bat da, bertako jendearen, lokalen eta esentziarik benetakoenaren bidez.
