¡Bilboko saltokietan geratuko gara!
HemenGO SHOPPING-eko edizio berria, hiriko establezimendurik berezi eta enblematikoenetan zehar ibilbide gidatuak doan egiteko programa.
60 jarduera programatu dira Bilboko merkataritza berezia, haren historia eta produktua balioetsi eta agerian jartzeko, ibilbideen, dastaketen, tailerren eta beste hamaika ekimen presentzialen eta online bidez.
HemenGO SHOPPINGek irudi berria eta formatu berriak estreinatzen ditu, hala nola, Tardeoak, gastronomiaren eta shoppingaren mix bat; eta plano digitalean, ‘Nire auzoko onena!’ nabarmentzen da, auzoko saltokien eta bezeroen arteko konexioa eta maitasuna erakusteko
Doako 60 jarduera egingo dira maiatzetik abendura, Bilboko tokikomerkataritzari balioa emateko.
Aurrez aurreko jarduera guztiak ostegunetan izango dira, 18:30etik 20:00etara. Doakoak dira eta publiko orokorrari irekiak. Establezimenduen edukiera dela eta, oso plaza mugatuak dira, horregatik ezinbestekoa da aurretik izena ematea.
Jarduera guztiak doakoak dira, izena eman besterik ez duzu egin behar [email protected] mezuan, edo deiti, edo whatsapp bar bideli, 620 290 079 telefonora.
Izen-emateak AZAROAREN 1ean hasita 😉

Bitamina-Ibilbidea: Saporea, energía eta giro ona
Azaroak 6. Tokia: Alde Zaharra
Aparteko energia pixka bat behar duzu udazkenari aurre egiteko?
Zatoz Bilboko Zazpi Kaleetako walking. dastaketa honetara, eta ikusi lehen zurrut edo mokadutik pilak kargatuko dizkizuten lau komertzio. Zuku natural freskoenetatik, labe tradizionalaren usaina duen ore amako ogira, gozoki begano paregabeetatik eta baretasunez.

Ibilbidea: Gabonetara aurreratu
Azaroak 13. Tokia: Alde Zaharra
Lana aurreratzen duzun horietakoa zara, gero presarik gabe gozatzeko? Beraz, ibilbide hau zuretzat eginda dago.
Presta zaitez Zazpi Kaleetako lau komertzioetan arratsalde dibertigarri bat pasatzeko. Gabonetako zure zerrendako zereginak ezabatzen joateko aukera izango duzu.
Opari ideak, ezinbesteko gozokiak, haurrentzako moda eta energia ona erakartzeko magia ukitu bat ere bai.

Tailerra: Zure zigilu pertsonala duten ‘diseinu’ apaingarriak
Azaroak 20. Tokia: Alde Zaharra
Nerea Bengoetxea diseinatzailea Bilboko Zazpi Kaleetan duen tailerra irekiko digu, gabonetan zuhaitza apaintzeko pieza paregabeak sortzen laguntzeko. Dena zure zigiluarekin eta zuk eskuz egina!
Puntada artean, pregoilariarentzat eta txupinerarentzat egindako jantzien istorioak ezagutuko dituzu, baita joskintzari eskainitako bizitza batekoak ere. Zazpi Kaleetako Merkatarien Elkartea arduratzen da jantzi horiek egiteaz eta koordinatzeaz.

Ibilbidea: Zure etxea, zure bertsioarik onena
Azaroak 27. Tokia: Bilbo Erdigunea
Diotenez, etxean bizi denaren erreflexua da etxea… eta guk zureak zutaz ozen hitz egitea nahi dugu!
Zatoz gure estiloan eta dekorazioan adituarekin Bilboko erdiguneko saltoki inspiratzaileenetako batzuetara.
Ezagutu arima duten altzariak, espazio bat eraldatzen duten ehunak eta edozein txoko nortasun handiko babesleku bihurtzeko gai diren xehetasunak.
Aurrez aurreko ekintzak
- IBILBIDEAK. Bisita gidatuak saltoki eta establezimenduetara, gai ezberdinen eta erakargarrien inguruan bilduta. Aurtengo edizioan bost daude programatuta. Artea taupaka Bilbo Zaharrean, Desiraren objektua, Munduko joerak eta De Bilbao de toda la vida.
- Expert Ibilbideek aurrera jarraitzen dute, gaian aditua den pertsona batekin batera egindako hiru ibilbide, eta aditu bezala produktuak, fabrikazioa eta nabarmendu beharreko beste puntu batzuk komentatzen eta balioan jartzen joango da. Aurtengo gaiak moda, gastronomia eta jasangarritasuna dira.
- TAILERRAK. Ikusmin gehien sortzen duen jardueretako bat da, eta bertaratutakoei mundu zoragarrietan barneratzeko aukera ematen die. Aurtengo edizioan hiru tailer planifikatu dituzte: Kandelak eta lurrinak, Josi eta kantatu; eta Zinema eta kafea.
- DASTAKETAK. Produktu oso berezien dastaketa komentatuak. Oraingo honetan, lau dastatze diseinatu dira garagardoaren, izozkiaren, gozokien eta gluten&sugar free elikagaien inguruan. Urtero-urtero arrakasta izaten dute, eta ordu gutxiren buruan betetzen dituzte plazak.
- TARDEOAK +. Proposamen honek gastronomia eta erosketak, ostalaritza eta elikadura establezimenduetara eta moda eta dekorazio sektoreko beste batzuetara bisitak konbinatzen ditu, haien eskaintza eta berrikuntzak ezagutzeko eta giro lasaian eta musika funtsezkoa den giroan delikatesen bat dastatzeko.
Online proposamenak
- AHOLKU PRAKTIKOAK. Gure merkatariak jakinduriaren putzu bat dira eta eguneroko gaietan onik ateratzeko trikimailu eta tips praktikoak eskaintzen jarraituko dute, hala nola garbiketa eta ordena, elikagaien kontserbak, landareak, etxearen mantenua…
- LOS MARTES DE… Formatu horrek aukera ematen die establezimendu parte-hartzaileei beren nobedadeak, produktu eta zerbitzu esklusiboak eta bilbaoDendak sareko jarraitzaileentzako lehen mailako eskaintzak aurkezteko.
- NIRE AUZOKO ONENA! Hilero Bilboko auzo bat bisitatuko da, bizilagunei elkarrizketa lasaiak egiteko, euren auzoko komertzio berezienak hitz egin eta gomendatu ditzaten. Elkarrizketa horiek Instagram, Facebook, Youtube eta Tik Tok sareetan argitaratuko dira.
- IBILBIDE DIGITALAK. Aurreko edizioetan arrakasta handiena izan duten ibilbide tematikoak digitalizatzen jarraituko dira, eta bilbaoDendak-en sareetan eta webgunean zintzilikatuko dira, bertako jendeak eta bisitariek hiriko saltoki eta establezimendu berezienak ezagutu eta goza ditzaten.