25 urte tokiko merkataritzagatik lanean
2000. urteaz geroztik, bilbaoDendak merkataritza-eredu urbano, orekatu, berritzaile eta jasangarria bultzatzen du Bilborentzat
bilbaoDendak duela 25 urte sortu zen, Estatuan hiri-merkataritzako lehen plataforma izateko. Ordutik, Bilboko merkataritzaren sustapenean, promozioan eta garapenean erakunde aitzindari gisa finkatu da.
Gaur, bilbaoDendak-eko bost presidente ohiak entzuteko aukera izan dugu Café Iruñan. Beren agintaldien ezaugarriez hitz egiteaz gain, saltokiak izango duen bilakaerari buruz duten ikuspegi pertsonala ere azaldu dute.
Ricardo Barcala, Toño Foraster, Arantza Matías, Javi López eta Juan Carlos Ercoreca sektorearen bilakaeraren balantzea egin dute, eta tokiko merkataritzak lehiakorra izaten jarraitzeko dituen erronka nagusiei heldu diete.

Aukera paregabea da tokiko merkataritzaren ibilbidea, idiosinkrasia eta erronkak zuzenean ezagutzeko, bai eta bilbaoDendak elkarteak bere profesionalei laguntzeko duen zeregina ezagutzeko ere, gizartearen eta hiriaren eskaera berrietara arrakastaz egokitzeko, giro hurbil eta kolaboratzaile batean.
Ricardo Barkala (2002-2003)
“Nire garaian testuingurua oso zaila zen, baina ilusio handia zegoen Bilbo eraldatzeko. Bilbao Ría 2000ren papera eta Josu Ortuondo alkatearen lana nabarmendu nahi ditut, erabakigarriak baitira eraldaketa horretarako.
Oso egokia izan zen bilbaoDendak-en presidentzia ekimen pribatura pasatzea, Udalaren babesarekin, presidenteordetzan; horrela, merkataritzaren ahots bakarra lortu zen erakundeen aurrean”.
Toño Foraster (2004-2007)
“Erabat bat nator Arantzak esan duenarekin: nire garaian erakundeek asko babestu zuten tokiko merkataritza.
Nire ametsa da tokiko merkataritzak nazioarteko begirada izatea eta jaiegunetan gehiago ireki ahal izatea, merkatuaren eskaera berrietara egokituz”.
Arantza Matías (2007-2008)
“2008ko krisiak erakutsi zigun asoziazionismoak eta gure lanari ikusgarritasuna emateak duen garrantzia: orduan hartu zuen bilbaoDendak bere behin betiko forma eta bere balioa erakutsi zen.
Nahiago dut merkataritza independenteaz hitz egin, tokiko merkataritzaz baino. Sektorearen digitalizazioaoinarrizkoa da etorkizunerako, eta hiri-harrotasuneko kanpaina gehiago behar ditugu, merkataritza independentea eta jasangarritasuna indartuko dituztenak.”
Javier López (2009-2011)
“Nire garaian indartsu sortu zen low cost fenomenoa, kalitatezko produktuekin lehiatzen zen merkataritzarentzat erronka izugarria suposatuz.
Nire ametsa da Bilbok benetako aukerak eskaintzea tokiko merkataritzako gazte ekintzaileei, horrela haien berrikuntza eta etorkizuna bultzatuz
Juan Carlos Ercoreca (2012-2016)
“Hemengo Shopping sortu izanaren oroitzapen ona gordetzen dut, eta El Corte Inglesek tokiko merkataritzari laguntzeko izan zuen paper eredugarria nabarmentzen dut.
Etorkizunak gris iluna eman dezake, baina uste dut sektoreak balio handia duela eta beti jakin duela bere burua gainditzen. Nire ametsa da tokiko merkataritza existitzen jarraitzea eta hirian bere espazioa mantentzea”.
Rafael Gardeazabal (2019-actualidad)
“2020ko pandemia oso gogorra izan zen, kontsumoa asko jaitsi zen, baina erakundeen laguntza handia izan genuen, hura jasaten lagundu zuten laguntzen bidez.
Nire ametsa tokiko kontsumoaren garrantziaz kontzientziatutako kontsumitzailea da, inguruari ekarpena egiten ez dioten enpresetan erostea ekidingo duena. Maitasun berezia zor diot bilbaoDendak sustatu duten presidente guztien lan eskuzabalari.”