PROGRAMA:GAZTE LANGABEAK KONTRATATZEKO LAGUNTZAK LEHEN AUKERA 2026, egoitza soziala edo fiskala edo lantokia EAEn duten enpresa pribatu, banakako enpresaburuek, ondasun-erkidegoek eta sozietate zibilei zuzenduta, baita elkarte eta fundazioak ere.
ENTITATEA: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua
XEDEA: Beren tituluarekin lortutako lanetan esperientzia gutxi edo batere esperientziarik ez duten gazte (16-30 urte) langabeak kontratatzea, gazte horien enplegagarritasuna hobetzeko neurri gisa.
DIRUZ LAGUNDU DAITEZKEEN JARDUERAK
- Lan-kontratu mugagabeak eta gutxienez 6 hilabete irauten duten praktikaldiko kontratuak, hauek aurreikusitako baldintzak betetzen badituzte.
- Kontratuak lanaldi osokoak edo lanaldi partzialekoak izan daitezke (inoiz ez dira izango ezarritako lanaldiaren % 70etik beherakoak izango).
- Kontratuak 2026ko urriaren 15a baino lehen hasi beharko dira.
BALDINTZAK
- Lan-kontratuek enplegu-sorrera garbia ekarri behar dute berekin, kontratuaren hasieraren aurreko 6 hilabeteak kontuan hartuz (*salbuespenak).
- Urteko ordainsari gordinak ezingo dira deialdian zehaztutakoak baino txikiagoak izan, eta Langileen Estatutuetako aurreikuspenetara egokitu beharko dute, baita aplika daitezkeen arauetara ere.
DIRU-LAGUNTZAREN ZENBATEKOA
| Titulazio akademikoa | 12 hilabete baino gutxiagoko kontraturako dirulaguntza | 12 hilabete edo gehiagoko kontraturako dirulaguntza | Kontratu mugagaberako dirulaguntza |
| Lizentzia, ingeniaritza, arkitektura, masterra (Bolonia plana), unibertsitate-diplomatura, ingeniaritza teknikoa, arkitektura teknikoa eta unibertsitate-gradua (Bolonia plana) | 5.300€ | 8.480€ | 12.700€ |
| Goi-mailako heziketa-zikloak (LH II) | 4.550€ | 7.280€ | 10.900€ |
| Erdi-mailako heziketa-zikloak (LH I), oinarrizko lanbide-heziketa eta profesionaltasun-ziurtagiriak | 3.500€ | 5.600€ | 8.400€ |
+ %10 emakumeak kontratatzen badira
ESKAERA EPEA: 2026ko urriaren 15ra arte
Gurekin kontaktuan jartzeko 94 600 22 00 telefonoan edo [email protected] posta elektronikoaren bidez.