- 60 jarduera baino gehiagok Bilbo tokiko merkataritzaren inguruko esperientzien erakusleiho handi bihurtuko dute
- 2026ko berrikuntza nagusia Egile Ibilbideak dira, non tokiko diseinatzaileek, sortzaileek eta ekoizleek merkatariekin bat egiten duten beren produktuak eta sorkuntzak publikoari gerturatzeko
- Programak esperientzia hurbilagoen eta parte-hartzaileagoen alde egiten du, eta, gainera, saltokien arteko lankidetza bultzatzen du inspirazio-iturri gisa
bilbaoDendak, Bilboko merkataritza- eta turismo-jarduera sustatzeko plataformak, HemenGO SHOPPING Ibilbideen edizio berri bat aurkeztu du. 2026an, formatu murgiltzaileago baterantz eboluzionatzen ari da, non publikoak, komertzioak bisitatzeaz gain, esperientziak bizi baititu lehen pertsonan.
EGILE IBILBIDEAK: NOBEDADE NAGUSIA
Berrikuntza gisa, aurten “Egile Ibilbideek” saltokiak aurkezten dituzte, bertako talentuaren eta produktu bakoitzaren atzean egiten den ahaleginaren erakusleiho gisa. Ibilbide horien bidez, publikoak establezimenduak ezagutu ahal izango ditu, eta sorkuntza bakoitza xehetasunez zaintzen duten ekoizle, diseinatzaile eta artisau batzuk ezagutu ahal izango ditu.
Modatik eta diseinutik, elikaduraraino, publikoak aukera hauek izango ditu:
- Produktu bakoitzaren atzean dagoen historia ezagutzea
- Sortze- eta elaborazio-prozesuak aurkitzea
- Marken atzean daudenekin zuzenean elkarreragin
- Esperientzia hurbilagoa, benetakoagoa eta parte-hartzaileagoa izatea
Proposamen horrek funtsezko lotura hori agerian uzten du, eta tokiko talentua eta kontsumo arduratsua eta hurbilekoa babesteko balioa indartzen du.
60 ESPERIENTZIA BAINO GEHIAGO BILBO EZAGUTZEKO
2026ko programak 60 jarduera baino gehiago biltzen ditu maiatzetik abendura bitartean, eta ekimen hau tokiko merkataritzari balioa emateko proposamen erakargarrienetako bat da.
Ibilbide, tailer eta dastaketek tradizioa eta joerak konbinatzen dituzte Bilboko merkataritza-sarearen aniztasuna, kalitatea eta sormena erakusteko
ALDATZEN DIREN FORMATUAK
Programazioak bere formaturik finkatuenak mantentzen ditu, ikuspegi esperientzialagoa txertatuz:
- Ibilbide tematikoak, aurten produktu bakoitzaren atzean dagoen “egilea” ezagutzeko aukera ematen dutenak
- Tailerrak, ikuspegi praktiko eta sortzailearekin
- Dastaketak, produktuak ikuspegi sentsorial batetik deskubritzea ahalbidetzen dutenak
- HemenGO SHOPPING Tardeoak, gastronomia eta erosketak uztartzen dituzte giro lasaian
Jarduera guztiak nagusiki ostegunetan egingo dira arratsaldeko ordutegian eta plaza mugatuak dira.
EDUKI DIGITAL BERRIAK
Jarduera presentzialez gain HemenGO SHOPPING oso presente egongo da bilbaoDendak-
en sareetan, eduki digitalekin, gure merkataritzaren ikusgarritasuna handitzeko ohiko
komunitatetik harago. Hauek osatzen dute online proposamena:
- Aholkuak, gure merkatarien trikimailuak eta tipak eguneroko bizitzarako
- Los martes de bilbaoDendak, hileko lehen asteartean, bi gunetako bi saltokik bi berrikuntza aurkeztuko dituzte, eskaintza esklusiboekin
- Nire auzoko hoberena, elkarrizketa espontaneoak kalean, tokiko nortasuna indartzeko. Aurten Basurtu, Hiru Auzo, Distrito 2 eta Otxarkoaga bisitatuko dituzte
IZEN-EMATEA
Jarduera guztiak doakoak dira
Interesatuek hemen eman dezakete izena:
[email protected]
620 290 079 (llamada o WhatsApp)