Guggenheim Bilbao Museoa: Lurraren Arteak

Erakusketa 2026ko maiatzaren 3ra arte: Lurraren Arteak

Lurraren arteak erakusketak azken hamarkadetako praktika artistikoan gertatu diren eraldaketen berrirakurketa egitea proposatzen du gero eta nabarmenagoa eta zabalagoa den ingurumen-krisi honen baitan. 

Artes de la Tierra, exposición Guggenheim Bilbao Museoa

Jakintza-alor ugari biltzen dituen askotariko kartografia bat marraztuz, tresnen, prototipoen eta hipotesien inbentario posible bat eskaintzen digu erakusketak. Baina ez ditu zer egin, zer pentsatu eta zer sentitu beharko genukeen agintzeko “preskripzio” moduan aurkezten, modu dokumentalean baizik, gutxienez azken hirurogei urteotan ekoizpen estetikoak jasan duen norabide-aldaketaren ezaugarriak jasoz, bai materialei dagokienez, bai horien gaineko kontzientziari dagokionez.

Eraldaketa horren lekuko ditugu hainbat obra historiko, partez edo osorik berreraikiak, birsortuak edo berraktibatuak, bai eta betiko iraun nahia izan ordez artearen ekonomia zirkularrari bidea irekitzen dioten zenbait pieza garaikide ere. Existitzeko, sorgune dauzkaten (eta noizbait berriro beren gain hartuko dituzten) ekosistemak mantentzea ezinbestekoa duten artelanak dira, beraz.

Iragan hurbileko hainbat belaunalditako artistak, oso kultura desberdinetakoak denak ere, antzeko kezkak jorratzen aritu izan dira: nola egin lan lurrarekin, lurrak zaindua eta indartua izateko hainbesteko beharra duen garaiotan? Nola prezatu eta ordaindu haren dohainak behar bezala? Nola ikasi lurrak eskaintzeko duenetik, berezkoa duen aberastasunaz gabetua dirudien honetan? Lurzoruak eraikuntzarako duen potentzialak eta lurraren osagai diren substantziek eskulturaren, arkitekturaren, diseinuaren edo paisajismoaren formulazio klasikoetatik askoz harago garamatzate. Lurzorua —zentzu zehatz, hurbil eta dinamikoan hartuta— etengabeko komunikazio eta trukerako gunea da, guztion onerako diharduten espezieen arteko elkartasun-eremua. 

Lurraren arteak erakusketa honetan, antzinako jakintzekin lotutako artelan, proiektu, dokumentu eta objektuekin batera ageri dira tokian tokiko material berriak —konpostagarriak nahiz birziklatuak— baliatzen dituen museografia bat, bai eta erakusketa-logistikaren ikuspegi berritzaile bat ere, Guggenheim Bilbao Museoak jasangarritasunarekin duen konpromisoa berresten eta hedatzen duena.

Partekatu:

Ibilbide eta plan erlazionatuak

Ibilbidea

DendArt, arte urbano en Bilbo Zaharrean

Arte urbanoak, Bilbo Zaharreko, San Frantziskoko eta Zabalako denda itxien pertsianak eta hormak espazio erakargarri bihurtzen ditu
Ibilbidea

Liburu-denda espezializatuak Bilbon

Liburuen zalea bazara eta istorio paregabeetan murgiltzea gustuko baduzu, zatoz gure herriko liburu-denda berezienetara.
Plana

Bizkaiko merkataritza. Oso Pro. Proaktiboa. Profesionala. Eta oso gertukoa

Aurpegi berriak protagonista “Bizkaiko Merkataritza, OSO PRO” kanpainaren fase berrian”.
Plana

Jarri sasoian ondo pasatuz 

Bilboko saltoki eta zentro batzuk gomendatu nahi dizkizugu hezurdura mugitzen eta dibertsioa eta emaitza onak ziurtatzen.