bilbaoDendak bere 25. urteurrena ospatzen du BBK Aretoan festa handi batekin

2025 . 12 . 03

bilbaoDendak duela 25 urte sortu zen, Estatuan hiri-merkataritzako lehen plataforma gisa. Ordutik, Bilboko merkataritzaren promozioan, sustapenean eta garapenean erakunde aitzindari gisa finkatu da

25 aniversario

bilbaoDendak, hiriko merkataritza eta turismo jarduera sustatzeko plataformak, festa handi bat egin du bere sorkuntzaren 25. urteurrena ospatzeko. BBK Aretoan egin da ekitaldia, eta bertan izan dira Juan Mari Aburto Bilboko alkatea, Javier Hurtado Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburua, Rafael Gardeazabal Bilbaodendakeko presidentea eta merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuetako 300 profesional, agintariak eta Bilboko gizartearen beste ordezkari batzuk.

bilbaoDendak Estatuko lehen hiri merkataritza plataformari buruzko bideo baten ostean, bilbaoDendak-eko presidenteak, Rafa Gardeazabal,  hartu du hitza, 25 urte hauen balantze labur bat egiteko, eta adierazi du bereziki harro dagoela plataformak Bilboko merkataritzaren eraldaketaren bideratzaile gisa izan duen zereginaz. Hala, denbora honetan nabarmendu diren proiektu batzuk gogoratu ditu, hala nola Europan aitzindaria den Tokiko Merkataritzaren Txartela, HemenGO SHOPPING programa, edo bilbaoDendak-en webgunea, hiriko merkataritzaren erreferentziazko atari bihurtu dena.

HISTORIA, ORAINA ETA ETORKIZUNA DUEN MERKATARITZA

Gardeazabalek bilbaoDendak osatzen duten pertsona eta erakundeen lan bikaina eskertu du. “Oso harro nago talde honetaz, norabide berean ahaleginak, ilusioak eta konpromisoa batzen dituen proiektu kolektibo honetaz: merkataritza berritzaile, lehiakor eta hurbila bultzatzea, Bilbo hiri bizi, erakargarri eta gizatiar bihurtuko duena. Eskerrik asko zuen etengabeko lanagatik, askotan isila, zuen inplikazioagatik, zuen eskuzabaltasunagatik eta zuen auzoetan egiten duzuen lan handiagatik. Gaur ez dugu besteren ezer ospatzen: garena ospatzen dugu, elkarrekin. Izan ere, bilbaoDendak ez da erakunde bat, komunitate bat da”.

AGINTARIEN ETA OSPETSUEN ZORIONAK

Alkateak eta Eusko Jaurlaritzako sailburuak ere hitz batzuk zuzendu nahi izan dizkiote bertaratutako publikoari, eta bilbaoDendak zoriondu dute, ez bakarrik bere urteurrenagatik, baita hiriko tokiko merkataritzaren berrikuntzaren eragile gisa duen garrantziagatik ere. 

URTEBETETZE FESTA OSO BEREZIA 

25 urte hauetan zehar, bilbaoDendak tradizioa eta modernitatea konbinatzen jakin du, tokiko merkataritzaren esentzia balioan jarriz, etorkizunerako bidea irekitzen duen bitartean. Bere historiak erakusten du hurbileko merkataritza ez dela soilik motor ekonomiko bat, baizik eta funtsezko elementua ere Bilboko komunitatearen, gizarte-kohesioaren eta bizi-kalitatearen eraikuntzan.

Gaur 25 urte geroago, bilbaoDendak bere izateko arrazoiari leial jarraitzen du: tokiko merkataritza bizi, jasangarri eta hurbila defendatzea, gure hiribilduaren bizi-kalitatearen eta idiosinkrasiaren funtsezko parte izango dena.