|
Bazenekien ostalaritzako negozio batek urtean batez beste 3.000 euro aurrez ditzakeela elikagaien xahuketa murriztuz?
Bilbaodendak zurekin harremanetan jarri da Janaria Ez da Botatzen ekimena helarazteko, Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioa – ELIKAk abiarazia.
Bertan zure eskura hainbat ikus-entzuneko material jartzen dizkizugu zure negozioa errentagarri eta jasangarriagoa bihurtzen laguntzeko. Zehazki, Edorta Lamo, Zuriñe García eta Javi Rivero sukaldariak protagonista dituen 14 bideo-pilula dira.
Hiru protagonistek beren sukaldeetara gonbidatzen zaituzte, elikagaien xahuketa murrizteko hartzen dituzten neurriak ezagutzeko; hala, beren proiektuetan kudeaketa eraginkor, jasangarri eta etikoagoa lortzen dute.
3 chef. 14 bideo labur. Helburu bakarra:
zure negozioa errentagarria eta jasangarriagoa izatea.

Dagoeneko ari zara xahuketa ekiditeko neurriak hartzen?
Zure bezeroei xahuketa murriztearekin duzun konpromisoa jakinarazi beharko zenieke. Zalantzarik gabe, kudeaketa etiko eta jasangarriagoa bultzatzeko egiten duzun ahalegina baloratuko dute. Deskargatu gure materialak eta egin ezazu ikusgarri zure konpromisoa.
|