|
Bazenekien merkataritza txikizkariaren sektorean urteko fakturazioaren % 1,7 inguru xahutzen dela elikagaiak xahutzeagatik?
Bilbaodendak zurekin harremanetan jarri da Janaria Ez da Botatzen ekimena helarazteko, Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioa – ELIKAk abiarazia.
Bertan zure eskura hainbat material jartzen dizkizugu zure negozioa errentagarri eta jasangarriagoa bihurtzen laguntzeko. Besteak beste, jardunbide egokien eskuliburua duzu; horrek elikagaien xahuketa murrizten lagunduko dizu, eta zure saltokiaren kudeaketa eraginkor, jasangarri eta etikoagoa egin ahal izango duzu.
Gainera, elikagaiak xahutzearen aurkako proiektu pilotuan parte hartu duten Euskadiko saltoki txikien esperientzia ezagutu ahalko duzu, baita saltoki handiek erronkari nola ekiten dioten ere.
Jardunbide egokien eskuliburu bat. 4 esperientzia.
Helburu bakarra: zure negozioa errentagarria eta jasangarriagoa izatea.

Dagoeneko ari zara xahuketa ekiditeko neurriak hartzen?
Zure bezeroei xahuketa murriztearekin duzun konpromisoa jakinarazi beharko zenieke. Zalantzarik gabe, kudeaketa etiko eta jasangarriagoa bultzatzeko egiten duzun ahalegina baloratuko dute. Deskargatu gure materialak eta egin ezazu ikusgarri zure konpromisoa.
|