Ikusmen murriztua dut - bilbaoDendak

Ikusmen murriztua dut

Ikusmen murriztua dut

BilbaoDendak elkarteak merkataritza inklusibo baten aldeko apustua egiten du ikusmen urritasuna duten pertsonentzat

Erretina Bizkaia Begisare elkartearekin hitzarmena sinatu dugu. Ekimenaren helburua zera da: gure hiriko merkataritza harkorragoa izatea eta ikusmen urritasuna duten pertsonen multzoa kontuan izatea.

Bi elkarteen arteko konpromisoak bilbaoDendak-eko 1.800 saltoki kideei zuzendutako hainbat ekimen jasoko ditu.

  • Merkatarien elkarte desberdinetan tailerren antolaketa, desgaitasun honek dituen sintomen inguruan sektorea sentsibilizatzeko.
  • Jardunbide egokien gida zabaldu.
  • «Ikusmen urritasuna» kontuan hartzen duen denda bat dela adierazten duen pegatina bat ere.

Ikusmen urritasunaren sentsibilizazioaren inguruan bilbaoDendak eta Erretina Bizkaia Begisarek antolatutako kanpainak, Erriberako Merkatuan publikoarentzako zabalik dagoen erakusketa irekia du bere barne.

Informazio gehiago nahi baduzu gurekin harremanetan jarri.