Xedea eta helburu estrategikoak - bilbaoDendak

Xedea eta helburu estrategikoak

Xedea eta helburu estrategikoak

“Hirian enplegua eta aberastasuna sortzen dituen merkataritza-sektore lehiakor eta profesionalizatuaren garapena sustatzea, Bilbo merkataritza-hiri izan dadin. Horretarako, honako faktore hauek bultzatzea: zerbitzuaren kalitatea eta profesionalizazioa; merkataritza-eskaintzaren ugaritasuna, bereizitasunak eta espezializazioa; eta kudeaketaren zein plangintzaren eraginkortasuna eta egokitasuna.”

Bilbao Dendak elkartearen helburu estrategikoak

Hona hemen Bilborentzako merkataritza bizia eta ezinbestekoa lortzeko zehaztu ditugun helburuak:

  1. Sektorearen lehiakortasuna eta profesionalizazioa hobetzea.
  2. Merkataritza-eskaintza lehiakor, berezi, espezializatu eta integratuaren garapena suspertzea.
  3. Merkataritza-guneak merkataritza-kontzentrazioaren bidez indartzea.
  4. Sustapenaren eta komunikazioaren bitartez, Bilbok merkataritza-hiri moduan daukan posizioa sendotzea.
  5. Merkataritza-jardueraren aldeko azpiegitura-garapen lehiakorra bultzatzea.