Bilbao Dendak-en aurkezpena - bilbaoDendak

Bilbao Dendak-en aurkezpena

Bilbao Dendak-en aurkezpena

2000ko azaroan, Bilbao Dendak eratu zen, Bilboko Merkataritza Sektorea Biziberritzeko Elkartea, alegia.

Bilboko merkataritza sustatzea eta garatzea du helburu, eta, horretarako, hiribilduko posizio ekonomikoaren eta sektorearen mesederako era guztietako ekintzak jartzen ditu abian.

Bilbao Dendak 1995. urtean sortu zen, zenbait merkatari eta ostalari Bilboko merkataritza eta turismoa indartu behar zirela konturatu zirenean.

Horretarako, lan-taldea eratu zen, eta honako hauexek parte hartu zuten bertan: Merkataritza Ganbera, Nazioarteko Erakustazoka, lanak koordinatzen zituen Turismo Bulegoa eta bidaia-agentziak.

Talde horrek adostutako politika turistiko komertzialaren diseinuan eta ekintzen koordinazioan lan egin zuen, hiriarentzako errendimendu handiagoa lortzeko asmoz. Talde horren izena “Turismo Klusterra” izan zen.

Hiribildua oso-osorik biziberritzeko prozesua garatzen jarraitu nahian, arlo berri batean hasitako prozesuan ere sartu zen: merkataritza. Bilbao Dendak elkartearen ernamuina izan zen Bilboko Merkataritza Mahaiaz ari gara.

Parte-hartzaileen dinamismoari eta administrazioaren babes irmoari esker, Bilbao Dendak, hau da, Bilboko Merkataritza Sektorea Biziberritzeko Elkartea, 2000ko maiatzean eratu zen, eta 2000ko abenduaren 12an eduki zuen nortasun juridikoa. 2001eko otsailean, beste hiru erakunderekin sinatu zuen “Hiriko Merkataritza Zentroko Gerentea” programaren betearazpenerako hitzarmena. Horiek horrela, behin betiko sustatu zuen bere jarduera.

Honako instituzio hauek sinatu zuten hitzarmena: Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila, Bilboko Merkataritza Ganbera eta Bilboko Udala.

Hitzarmen horri esker, Bilbao Dendak elkarterako langileak kontratatu ahal izan ziren, Bilboko hiria biziberritzeko.