Zer oparitu Amaren egunean?

Amaren eguna hurbil dago, eta oraindik oparirik gabe? Zoratzen ari zara eta ez dakizu amatxuri zer oparitu?

bilbaoDendak-etik hainbat ideia eskaintzen dizkizugu, eta izugarri gustatuko zaizkizu… Has gaitezen!

Lulú Martinés frantziar estiloko denda bat da, Pozas 8 kalean. Hemen benetako artelanak aurki ditzakegu, kasu berezietan edota gure eguneroko itxurari toke berezia emateko.

Amaren egunean huts ez egiteko oparitxo berezi eta bakarrak: belarritakoak, zintzilikarioak, brotxeak, eraztunak… toki desberdinetakoak eta horietako asko artisauenak.

https://youtu.be/HjTdNxqgXm8

Gozoki berezi bat pertsona eta kasu bakoitzerako.

Santutxu berezia izan da beti, ia herri bat bezalakoa. Eta, nolabait, Gernika herri horretako gozotegia da.

Gozogintzan aritzen den familia oso baten lanaren emaitza da Gernika. Hemen, kalitate handiko produktuak aurkituko dituzu. Pastel freskoak egiten dituzte egunero, klasikoenak zein edozein iradokizun berezi. Denak gozo-gozoak, banan-banan eta eskuz eginak.

Bonboiak edo trufak oparitzea proposatzen dizugu… ziur asmatuko duzula.

Pastelería Gernika caja
Pastelería Gernika trufas

Loreak, opari gisa, inoiz huts egiten ez dute. Oraingo honetan Zorrotzara joango gara, Anabel eta bere loradenda ezagutzera. Landareak, lore-sorta pertsonalizatuak… aurki ditzakegu, eta dena Anabelek jartzen duen maitasunarekin apainduta. Etxera eramateko zerbitzua ere badu.

Menorca Bilboko sukalde batean.

Jatetxe honek Menorcaren eta euskal gastronomiaren alderik onenak batzen ditu, Bilboko nortasun handiko auzo batean. Ongi etorri Nura jatetxera (Maiatzaren 2an).

Eder eta Biel 2015etik beren bezeroen ahosabaia alaitzen ari dira, mimo eta detaile handiz lan eginez. Plater bakoitza lehena izango balitz bezala zaintzen.

Sukaldaritza zintzoa proposatzen dute, euskal sukaldaritza tradizionala mediterraneoarekin konbinatuz, Menorcako sukaldaritza batik bat.  Horixe baita Biel Portellaren jatorria, eta hortik euren lema: «Bilbao cocinando a la menorquina». Jakina, bere lehengaiak Erriberako Merkatutik datoz.

Nura Bilbao
Nura Bilbao

Alpargatak: udako klasiko bat

Uda izkinatik bueltan da eta alpargatak ez dira modaz pasatzen. Ondo daki hori Milagrosek, Zazpi Kaleetako bere denda txikian abarketen tenplua sortu baitu 1.000 mota baino gehiagorekin.

Alpargata sinpleenetatik modelo landunetara, brilli brilli kuñarekin adibidez, eta neska, mutil zein umeentzat. Euskadin bertan eskuz egindakoak.

Zapagatasen era guztietako etxeko zapatilak ere aurki ditzakezu.

Partekatu:

Share on facebook
Share on twitter
Share on email
Share on whatsapp