Uda kalean 2021

#UDAKALEAN Bilbora iritsi da, uda askotariko aisialdi- eta kultura-proposamen berritzaile, entretenigarri eta freskoez beteriko garai bihurtzeko. Udal ekimen hori diseinatu da bilbotarrek eta Bizkaiko hiriburua bisitatzen duzuen guztiek adin eta gustu guztietarako planez gozatu ahal dezazuen.

Bilboko Udalaren apustua argia da. Doako eta aire zabaleko programazioa, gehi jarduera bereziren bat Bidebarrietako liburutegian, higiene- eta segurtasun-protokoloei egokitua, eta inguruko kultura-eragileen eskutik, tokiko talentua sustatzeko eta une berezi hauetan sektoreari laguntzeko.

Hala, uztailean, abuztuan eta irailean kaleantzerkia, kontzertuak, zuzeneko arteak, magia, clown, literatura-emanaldiak, euskal folklorea edo bisita gidatuak izango dira. Uda gozatzeko dagoelako, eta kulturak eta aisiak aurten ez dutelako oporrik hartuko, #UDAKALEAN izango da bere 200 proposamen baino gehiagotan, entretenimendua eta dibertsioa bilatzen duzuen guztion topagunea.

www.bilbaokultura.eus

Uda Kalean 2021 - Bilbao

Partekatu:

Share on facebook
Share on twitter
Share on email
Share on whatsapp