Norman Fosterren automobilak Bilboko Guggenheim Museoan

‘Motion, Autos. Art. Architecture’ erakusketa jasoko du museoak irailaren 18ra arte, eta automobilaren historiako ibilgailu karismatikoenetako batzuk ikusteko aukera izango dugu.

“Eskultura ibiltari” horiek izango dira Norman Foster arkitekto britainiarraren erakusketa handi honen oinarria.  Erakusketak automobilaren alderdi artistikoa goratzen du, eta pintura, eskultura, arkitektura, argazkilaritza eta zinema bezalako arloekin lotzen du.

Erakusketak ia berrogei automobil biltzen ditu: mota bakoitzeko onenetakoen sorta bat, beren edertasuna, berezitasuna, aurrerabide teknikoa eta etorkizun-sena kontuan hartuta aukeratuak. Aretoen erdian daude kokatuta, artelan eta arkitektura-adibide garrantzitsuz inguratuta; asko lehen aldiz aurkezten dira publiko zabalaren aurrean, orain arte ez baitira sekula atera dagozkien bilduma pribatu edo erakunde publikoetatik.

3 038Galleries Motion

Partekatu:

Share on facebook
Share on twitter
Share on email
Share on whatsapp

Gracias por participar*…

… ¡y sigue votando!

Si aún no has votado las 7 categorías, recuerda: cuantas más categorías votes, más posibilidades de ganar los 300 €. 

*Notificaremos por email el nombre de la persona ganadora del sorteo el lunes 15 de noviembre. ¡Sigue!