Milton Glaser, XX. mendeko ilustratzaile ikonikoa, Arte Ederretara heldu da

Milton Glaser, XX. mendeko diseinatzaile grafiko garrantzitsu eta eragingarrienetako bat, Bilboko Arte Ederren Museora iritsi da, hainbat kartelen bidez.

Erakusketa monografiko honen bitartez, Milton Glaser-en (New York, 1929-2020) hogei kartel inguru emango dira ezagutzera, haren lanaren erakusgarri nagusiak. Bildumagile partikular batek 2013., 2020. eta 2021. urteetan dohaintzan emandako 48 lanen artean hautatu dira erakusketako lan horiek. Artistaren lanaren hiru hamarkada eta erdi hartzen dira horien bitartez guztira –1976tik 2011ra–, eta diseinatzaile ikoniko honek bere ibilbidean landutako eremu zabala erakusten dute: besteak beste, helburu komertzialekoak, oroitzapenezkoak, eta giza eskubideen edo ingurumenaren aldeko aktibismoaren ingurukoak.

Milton Glaser. Kartelak erakusketak Hormako mezuak. Bilboko Arte Ederren Museoaren bildumako kartelak (1886-1975) erakusketaren arrastoari jarraitzen dio. 2015eko erakusketa hartan, UPV/EHU Euskal Herriko Unibertsitateko Artearen eta Musikaren Historia Saileko irakasle Mikel Bilbao Salsidua izan zen komisarioa, eta ordu arte apenas ezagutzen zen museoaren kartel bildumako berrehun lan baino gehiago erakutsi ziren. Erakusketa hartan erakutsi zen lehen aldiz Dylan kartela, Glaserrek 1967an iparramerikar musikari eta poetaren kantu arrakastatsuenen disko baterako sortua, hain zuzen ere.

Oraingo honetan aurkezten den hautaketak oso ondo adierazten du zenbaterainokoa izan zen New Yorkeko sortzailearen moldakortasuna, zeina hartzen baita XX. mendeko diseinatzaile grafiko handienetakotzat, bai eta eragin gehien izan duten diseinatzaileen artekotzat ere. Glaserrek diseinuarekin eta marketinarekin lotutako hainbat eremutan baliatu zuen bere talentua: logotipoak, tipografiak eta identitate korporatiboak, publizitate kanpainak, packaginga, disko, liburu eta aldizkarietarako azal eta ilustrazioak eta kartelak. Haren lanik ezagunenetako bat New York hiriaren irudi kanpainarako 1976an egindakoa da. Hortik sortu zen “I [love] New York” eslogan eta logotipoa, eta horrekin arrakasta eta zabalkunde handiak lortu arren, Glaserrek ez zuen sekula erregistratu.

FLFsJbWWQAEqQUP

Partekatu:

Share on facebook
Share on twitter
Share on email
Share on whatsapp

Gracias por participar*…

… ¡y sigue votando!

Si aún no has votado las 7 categorías, recuerda: cuantas más categorías votes, más posibilidades de ganar los 300 €. 

*Notificaremos por email el nombre de la persona ganadora del sorteo el lunes 15 de noviembre. ¡Sigue!