Liburuaren egunean gomendioak

Irakurtzea gure etxeko egongelatik atera gabe edozein tokitara bidaiatzeko modurik errazena da. Liburu bakoitza irakurtzeko istorio zoragarri bat da.

Liburuek bidaiatzera, amestera, haztera, ikastera… eramaten gaituzte. Gaur, Liburuaren Egunean, gure liburu-saltzaileen gomendio berezienak ezagutuko ditugu.

La ciudad del alma dormida

Zorrotzan hasiko gara, Lapices liburu dendan, duela 20 urte Mari Luzen amets eta desiretatik sortu zen liburu eta paper denda txiki bat. Orain, ilusio handiarekin bere alaba Itziarrek  zuzentzen du, eta Felix G. Modroñoren “La ciudad del alma dormida” gomendatzen digu.

Euskal Herrian Gerra Zibila hasi aurreko hilabeteetara eramaten gaitu egileak. Liburu honekin garaiko Bilboko kaleetatik ibili dezakezu, eta idazleak eraman nahi zaituen lekura joan, deskribapenen zehaztasunari esker. Istorioak ñabardura asko ditu: maitasuna, adiskidetasuna, leialtasuna, printzipioen borroka, ohitura onak… Zalantzarik gabe, edonork irakur dezakeen liburua da, baina Bilbokoa bazara, nahitaez irakurri beharrekoa.

Xomorro poemak

Zorrotzatik 2. barrutira, Uribarri, Castaños eta Matikora joango gara, Koloreak liburu-dendara, Pilarren eskutik. Koloreak liburu-denda oso berezia da, bihotza heziz burua hezten duten tokia da.

Pilarren gomendioa Leire Bilbaoren “Xomorro Poemak” euskarazko poema liburua da. Haurrentzako olerki-liburu oso dibertigarria, mota guztietako irakurleentzat eta edozein adinetan gozatzeko.

Don Quixote en Vizcaya

Anticuaria Astarloa ia 30 urte ditu, liburu-denda eta museoa ere da, barruan lan handiak gordetzen baititu.

Hemen, “Don Quixote en Vizcaya” liburua aurki dezakegu, Don Quijoteren istorio dibertigarria Euskal Herritik egindako bidaian.

Gainera, 1580ko udazkenean Euskal Herrian zehar egindako bidaiei buruzko liburu interesgarria da. Garai hartako “bizkaitarren” historia, ohitura, kondaira eta bestelako bitxikeria harrigarrietan murgiltzen gaitu egileak.

La mansión de los chocolates

Deustuko San Pedro plazako Sgel liburu-denda, hizkuntza-liburuetan espezializatua dago, baina liburu mota gehiago ere baditu.

Deustutik Martak eta Lourdesek “La mansión de los chocolates” iradokitzen digute, deskonektatzeko eta erraz irakurtzeko liburua. Maria Nikolai autoreak nobela honetan bere espezialitatea bateratu du: nobela historikoa eta familia-historia, 1903an Stuttgarten girotuta.

“Dos protagonistas: una hija que aspira a un puesto de relevancia en la fábrica de chocolate de su padre en contra del futuro que él tiene reservado para ella; y una madre que busca salir de la vida anodina que ha llevado hasta el momento en Alemania”.

Llévame a casa

Fernandoren liburu-denda erreferentea da San Inazio auzoan, izan ere, Etxean liburu-dendan era askotako liburuak aurki ditzakegu, “Llévame a casa” adibidez.

Jesús Carrascoren aurreko nobela, “Intemperie”, hain liluragarria izan zen, zinemara eraman zutela. Kritika eta salmenta arrakasta handia lortu zuen.

“Juan ha conseguido independizarse lejos de su país cuando se ve obligado a regresar a su pequeño pueblo natal, Cruces, debido a la muerte de su padre. Su intención, tras el entierro, es retomar su vida en Edimburgo cuanto antes, pero su hermana le da una noticia que cambia sus planes para siempre”.

Partekatu:

Share on facebook
Share on twitter
Share on email
Share on whatsapp