La jaula de las locas Arriaga Antzokian

Arriaga Antzokiak ikuskizun musikal handi bat eskainiko du berriro ere uda honetan.

Arriaga Antzokiak ikuskizun musikal handi bat eskainiko du berriro ere uda honetan. La Jaula de las Locas izango da oraingoan, Nostromo Live‑k ekoitzia, Àngel Llàcer eta Manu Guix‑en zuzendaritzapean eta Miryam Benediteden koreografiekin. Ikuskizunean 24 artista eta musikarik jardungo dute zuzenean, eta Àngel Llàcerbera eta Ivan Labanda dira protagonistak, biek egiten baitute Zazarena. Tramak tonu dibertigarri eta ironikoa duenez, musikala ikusle guztientzako komedia ezin hobe bihurtzen da, eta mundu osoko milioika pertsonen txaloak jaso ditu jada.

La Jaula de las Locas (La Cage aux folles), jatorriz, Jean Poiret antzerkigile frantsesak idatzi eta antzeztutako antzezlana da, 1973an Parisen estreinatu zena. Antzezlan gisa, 2.000 emanalditik gora egin zituen eta 15 urtez jarraian egon zen ikusgai.

Eszenaratze berri hau Jerry Herman eta Harvey Fiersteinen formatu handiko bertsio musikalean oinarritzen da, 1983an Broadwayn estreinatu zen eta sei Tony sari irabazi zituen hartan. Horrez gain, 2010eko Broadwayren bertsio revivala ere hartzen du erreferentzia gisa, hiru Tony Sari eta hiru Drama Desk Awards irabazi zituena. La Jaula de las Locas generoaren historian bereziki garrantzitsua den ikuskizuna da, sozialki sentikorrak diren gaiak modu ireki eta optimistan eszenaratzeko estiloan eta moduan eragin erabakigarria izan duena.

La Jaula de las Locas Broadwayko historian mila emanaldiak gainditu zituen lehen musikala izan zen. Broadwayn izandako arrakastaren ondoren, La Cage aux folles West Endera iritsi zen, eta baita Berlinera ere, eta orduz gero etengabe antzeztu da mundu osoan.

Oholtzaratze ausarta, koreografia harrigarriak, jantzien diseinu ikusgarri eta oparoa, eta gai unibertsalak. Horiengatik guztiengatik da historiako musikal ospetsuenetako bat.

Sinopsis

Albin eta Georges bikotekideek bizimodu baketsua dute. Saint Tropezeko La Cage aux Folles gaueko klubaren jabeak dira, baina ezusteko albiste batek erabat aldatuko du dena. Jean Michel, Georgesen semea, ezkontzera doa, familia‑bizitzako baliorik tradizionalen defendatzaile porrokatua den diputatu ultrakontserbadore baten alabarekin. Hain desberdinak diren bi familiaren arteko topaketa harrigarriak maitasunez eta eldarniozko egoerez beteriko komedia dibertigarria piztuko du.

La Jaula de las Locas askatasun indibidual eta kolektiboaren aldeko kantu handia da. Bere mezua indartsua eta beharrezkoa da duela oso gutxira arte erabat egonkortutzat jotzen ziren era guztietako gizarte‑askatasunak berriro zalantzan jartzen ari diren garai hauetan. Eta gai unibertsal baten bidez helarazten du: mundu guztiarentzat jarraibide eta jokabide estandarrak ezartzen dituen mundu honetan haize kontra joateko ausardiaren bidez. Emanaldi bakoitzak “La Jaula” festa bihurtzen du, joie de vivrearen ospakizun; badakigu nola hasten den, baina inoiz ez nola amaitzen den!

Gomendatutako gutxieneko adina: 12 urte

Partekatu:

Gracias por participar*…

… ¡y sigue votando!

Si aún no has votado las 7 categorías, recuerda: cuantas más categorías votes, más posibilidades de ganar los 300 €. 

*Notificaremos por email el nombre de la persona ganadora del sorteo el lunes 15 de noviembre. ¡Sigue!