HemenGO SHOPPING ibilbide gidatuak 2021

Hemen dira HemenGO SHOPPING ibilbide gidatuak Bilboko denda adierazgarrienetatik, eta oraingoan agenda soziokultural bilbotarraren ekintzekin lotutako planak eta ibilbideak proposatzen dituzte.

azaroak 18tik aurrera, eta urte-bukaerara arte, bost ibilbide egingo dira, 18:30etan, hiria eta haren ekitaldiak merkataritzarekin lotuz.

  • Azaroak 18 osteguna: Zine plan bat: Edizio honen hasiera puntua Bilbo Zaharra izango da, eta, horrekin batera, Zinebi.
  • Azaroak 25 osteguna: Hiru Auzo ibilbidea: ‘Udazkenean itxuraz aldatu (zuretzako eta zure etxerako)’ izenburupean, Elorrieta, San Inazio eta Ibarrekolanda auzoetako lau saltokik udazkeneko joerei nola probetxu atera erakutsiko diete bertaratutakoei.
  • Abenduak 2 osteguna: Emakumeak eta merkataritza & Guggenheim Bilbao Museoa “Emakumeak abstrakziogile” erakusketa: Edizio honetako hirugarren ibilbideak erakusketa hau aprobetxatuko du  emakumeen ekintzailetza hiriko ekonomiaren motor nagusietako batean duen garrantzia nabarmentzeko, hala nola, tokiko merkataritzan.
  • Abenduak 14 asteartea: Santutxu ibilbidea: Santutxuko dendak izango dira ‘Hotzerako presta zaitez’ ibilbidearen protagonistak.
  • Abemduak 16 asteartea: Santutxu ibilbidea: Noiz Gabonetan baino hobeto gure opariekin liluratzeko proposamen berri eta originalak aurkitzeko? Horixe da urte honetarako antolatu den azken ibilbidearen helburua.

Aurten, nobedade gisa, ibilbideak sare sozialen bidez osotuko dira. Ekimen honen jatorrizko espirituari jarraiki, gure merkatariek ongizatea, jasangarritasuna edo joerak, eta sasoiko produktuak aztertuko dituzte komunikabide horietan. Astean behin egingo da eta nolanahiko aholku praktikoak emango dira.

Parte hartzeko izena ematea ezinbestekoa da rutas@hemengoshopping.com helbidera idatziz edo 609 196 175 telefonora deituz.

HGS 2021 web eusk

Partekatu:

Share on facebook
Share on twitter
Share on email
Share on whatsapp

Gracias por participar*…

… ¡y sigue votando!

Si aún no has votado las 7 categorías, recuerda: cuantas más categorías votes, más posibilidades de ganar los 300 €. 

*Notificaremos por email el nombre de la persona ganadora del sorteo el lunes 15 de noviembre. ¡Sigue!