Hiriko hamar museotan zeharreko ibilbidea

Bilbo mundu osoan eman du ezagutzera, pertsonengan oinarritu eta une oro etorkizunera bideratutako garapen-eredu berri bat ekarri duen hiri-eraldaketa prozesuak.

Baina Bilbo estu-estu lotuta dago bere sustraiekin eta zazpi mende luzeko historian izandako oztopo guztiak gainditzen lagundu diguten balio ukiezinekin, betiere ilusioari eutsiz, eta bizitzeko, lan egiteko zein pertsona guztientzako bizimodu duinaz gozatzeko munduko lekurik onenetako batean egoteaz harro.

Arte Ederren Museoa

Bellas Artes min

Ibilbide artearen historia orokorrean, XII. mendetik gure egun hauetaraino.

Indautxu auzoan, Kasilda Iturrizar parkean, EDERREN Bilboko Arte Ederren Museoa dago. Museoan, pinturen eta eskulturen bilduma zabal bat dago, eta, hartara, artearen historian ibilbide atsegina egiteko bidea ematen du, XXI. mendea arte.

Euskal arteko artista entzutetsuenen artelanak daude: Arteta, Arrue anaiak, Losada, Guiard, Iturrino, Zuloaga, Quintín de la Torre, Juan de Echevarria, Chillida, Oteiza, Ibarrola, Gal, Herrero, Lazkano…

Guggenheim Bilbao Museoa

Guggenheim min

Nahitaezko bisita, arte garaikideko museo ospetsu honen edukia eta edukitzailea ikusteko.

Guggenheim Bilbao Museoa sortzea euskal administrazioen eta Solomon R. Guggenheim Foundation fundazioaren itun berri baten emaitza izan zen, 1997ko urrian gauzatu zena, Museoa inauguratu zenean. Nazioarteko bokazioa izanda eta begirada berezia duela bertako gauzetara, asmo handieneko itxaropen artistiko eta kulturalak gainditu dituen errealitatea da Guggenheim Bilbao, eta, gainera, paregabeki lagundu du hiriaren eta bere ingurunearen hirigintza-, ekonomia- eta gizarte-berroneratzean.

Euskal Museoa min

Euskal Museoa

1921ean inauguratu zuten eta Bilboko Alde Zaharrean dago, Jesusen Lagundiaren garai bateko San Andres ikastetxearen eraikinean. Euskal Museoak aldi baterako itxi dizkie ateak bisitariei, osorik berritzeko lanak egin ahal izateko.

Edonola ere, historiari eta etnografiari eskainitako museo honek ez du jarduera eten, ikertzeko, katalogatzeko, dokumentatzeko, kontserbatzeko eta funtsak zaharberritzeko lanak egiten jarraitzen baitu. Eta bai etorkizuneko erakusketetarako prestatzeko ere.

Museoko funtsetan, 50.000 pieza eta 38.000 argazki baino gehiago daude.

museo de reproducciones min

Berreginen Museoa

Museo hau erreprodukzio edo kopia artistikoei eskainita dago, Bilbo Zaharrean, San Frantzisko auzoan. Egoitza Mariaren Bihotzaren garai bateko eliza da, neogotikoko altxor txiki bat, Jose Maria Basterra bilbotar arkitektoarena.

Maisulanen kopia zehatz-zehatzek eratzen dute bilduma, museo ospetsuenetan kontserbatzen diren jatorrizkoen lehen kopiek.

Artearen historiako estatua nabarmenenetako batzuk tamaina naturalean ikusteko bidea ematen digu bisitak: Atenasko Partenoiko Panateneen frisoa; Venus Miloskoa; Samotraziako Garaipena; Belvedereren Apolo; Apoxiomeno; Laokoon eta bere semeak; Migel Angelen Esklabuak eta Moises…

Itsasmuseum Bilbao

Itsasmuseum min

Euskalduna ontziolak zeuden toki berean kokatuta, Itsasmuseumen xedea da itsas kultura babestu eta zabaltzea, batik bat Bilboko itsasadarretik Bizkaiko golkoraino hedatzen dena.

1511n sortutako Bilboko Kontsulatuak izan zuen garrantzi historikoa azaltzen du erakusketa iraunkorrak, portuaren merkataritza- eta industria-jarduerak, ontziolak, itsasertzeko arotzeria eta itsas salbamendua. Aisiak eta kirolak ere badute tokia Museoan: direla traineruak, dela surfa. Azken horrek, hain zuzen, berariazko gune bat du Museoan.

Museo de arte sacro min

Eleiz Museoa

Leku xarmagarria, non eskultura eta pintura toki eroso batean mimetizatzen diren.

Bilboko Eleiz Museoa Atxuri auzoan dago, Inkarnazioaren komentu zaharrean, domingotarrenean.

Eraikina 1995ean zaharberritu eta inauguratu zen, eta komentu zaharraren kutsu historikoari eusten dio. Klaustro ederrak eta areto zainduek bake- eta lasaitasun-giroa sortzen dute, eta bisitaz gozatzeko lagungarriak dira.

Pintura eta eskultura modernoak eta antzinakoak ditu erakusgai, eta bai urregintzako elementuak eta erlijio-ornamentuak ere. Artelan gehienak Bizkaiko eliza, komentu eta ermitetatik iritsi dira.

Museoa, era berean, “Atxuriko abadia” ihes-joko originalaren agertokia da.

Zezenketa Museoa

Museo taurino min

Museo hau 1995ean inauguratu zuten, eta Vista Alegre zezen- plazan dago, Ametzola auzoan.

Tauromakiaren historian ibilbidea egiten du, besteak beste, ehundik gora argazkirekin irudiztatuta dauden testu didaktikoen, Goyaren irudien, zezenketa desberdinetako kartel originalen, toreatzeko jantzien, liburuen eta Bilboko garai bateko zezen-plazen maketen bidez.

Museo arqueológico min

Arkeologi Museoa

Alde Zaharrean, Mallonako eskaileren ondoan, Bizkaiko Arkeologi Museoa dago, Lezamako trenaren garai bateko geltokia zegoen eraikinean.

Prim kaletik, udal-igogailu batek Museora iristeko aukera ematen du, eskaileretatik igo behar izan gabe.

Arkeologi Museoa foru-museoa da, Bizkaiko historia erakusten duena bertako biztanleek utzi dituzten aztarnen bidez, Historiaurretik garai historikoetaraino. Bizkaiko arkeologia-ikerketen erreferentziazko gune eta kanal hedatzaile bihurtu da, lurraldearen historiaren ezagutza zabaltzera, arkeologia- ikasketak sustatzera eta arkeologia-materialen gordailua, kontserbazioa eta berriztapena bermatzera bideratuta dauden jardueren bitartez.

Museo de pasos min

Pasio-irudien Museoa

Bilboko Aste Santuko Pasio-irudien Museoa Iturribide kalean dago, Alde Zaharrean, XVIII. mendeko eraikin neoklasiko batean.

Kofradiakideek Aste Santuan prozesioetan eramaten dizuten Kristoren Pasioko Gurutze Bideko pauso gehienak erakusten ditu Museoak, Bilboko elizetan dauden beste pauso batzuekin batera.

Pauso horiek ezin konta ahala alditan ibili dira Bilboko kaleetan. Haietako batzuek XVI. eta XVII. mendeetan egin zituzten. Beste batzuk XX. mendekoak dira, Bizkaiko eskultoreek eginak, hala nola Quintín de la Torrek eta Ricardo Iñurriak.

Athletic Club Museoa

Athletic min

Bidaia hunkigarria, filosofia bakarra duen talde baten historiaren bidez

Basurtuko auzoan dago, San Mames estadioan, futbolaren katedralean.

Estadioko 19. eta 20. ateen artetik sartzen da Museoan, Rafael Moreno “Pitxitxi”ri eskainitako kalean. Hain zuzen, Espainiako ligako goleatzaile handienen sariari izena ematen dion bilbotar futbol-jokalari apartari eskainitako kalea da.

Legendazko talde baten historian sartzeko bidea ematen du Museoak, 1898an sortua, kirol-filosofia eta balio bakan batzuei eusten baitie.

Partekatu:

Gracias por participar*…

… ¡y sigue votando!

Si aún no has votado las 7 categorías, recuerda: cuantas más categorías votes, más posibilidades de ganar los 300 €. 

*Notificaremos por email el nombre de la persona ganadora del sorteo el lunes 15 de noviembre. ¡Sigue!