HemenGO Shopping Ibilbideak 2022

Bilboko dendetatik ibiliko gara?

Ibilbide tematikoak, lagun zein familiarekin gozatzeko ekintzak, hala nola lehiaketak, tailerrak edota dastatzeak protagonista izango dira aurtengo Hemengo Shopping edizio honetan; eta online ekintzak ahaztu gabe, pandemiaren ondorioz abian jarritakoak eta 40.000 inpaktu baino gehiagorekin iaz jarraipen nabarmena izan zutenak.

Formatu presentziala edukiera-murrizketarik gabe berriro berreskuratzeaz gain, proposamenak berri ugari ditu publikoaren parte-hartzeari begira

Ibilbideak guztiz doakoak dira, aldez aurretik izena ematea besterik ez da behar
rutas@hemengoshopping.com emailean edo 688 876 351 telefonoan.

Ibilbide presentzialak

  • Saria duten ibilbideak: Parte hartu eta tokiko merkataritzan erabiltzeko Opari Txartelak irabazi. Ibilbidean zehar galdera batzuei erantzun beharko dizkiete parte hartzaileek, eta puntu gehiago lortzen dituenak 50 euroko opari-txartela lortu ahal izango du, tokiko dendetan erabiltzeko edo dastatze batean parte hartzeko.
  • Ibilbide tematikoak: jarduera ezberdinak dituzten denda eta establezimenduak biltzen ditu; egile-diseinua eta artisautza, opariak, moda, joera berriak edo jasangarritasuna eta birziklapena, besteak beste.
  • Tailerrak: bertaratutakoen trebetasunak garatzeko, ondo pasatzeko eta parte-hartzea sustatzeko hainbat gai jorratzen dira (bidaia-maleta nola prestatu, dantza urbanoa, paperez bordatzea, teknika sortzaileak, etab.).
  • Dastatzeak: aurreko edizioetan arrakasta handiena izan duen ekintza da. Zenbait saltokien produktuen dastatzeak, LA OKA, Gelati Gelati eta Aingeru Etxebarriaren Sukaldaritza Eskola bezalako establezimenduetan.

Online proposamenak

Gainera, merkatariek aholku praktikoak emango dizkigute eguneroko beharrak asetzeko eta trikimailu batzuk ikasteko. Birziklapena eta jasangarritasuna, osasuna eta ongizatea edo denboraldiko ideiak bezalako gaiei buruzko iradokizun eta ideiak ere.  

Bestalde, Hemengo Shopping edizio honek “Nire gustukoenak” online atal berria sartu du; bertan, sare sozialetan nabarmentzen diren merkatariek beren lokal gustukoenak partekatuko dituzte, Bilboko beste dendariek salgai dituzten produktu edo espezialitateak gailenduz.

Osteguna, 3: Saria duen ibilbidea “Etxe-zaleak” – Santutxu

Etxean aldaketaren bat egiteko une egokia da, eta are erosoago egoteko negu honetan.

Zure egunerokorako dekorazio aholku batzuk, ehun eta kolore joerak, edota osagarri praktikoak ezagutu nahi dituzu?Zatoz Santutxura ‘arimadun’ lau denda ikustera, zure etxea berritzen lagunduko zaituzte!

Gainera, ibilbidean zehar adi bazaude eta gure galderei zuzen erantzuten badiezu, gure saltokietan nahi duzuna erosteko opari-txartela lortuko duzu! 

Asteartea, 8: Ibilbide tematikoa “Artisautza” – Bilbo Zaharra

Eskuz egindako produktuak gustuko dituzu? Ehun eta lurrin naturalen zalea zara? Bilbo Zaharreko kale xarmagarrienetatik ibiltzera etor zaitez eta produktu ikaragarriak diseinatzen dituzten lau denda ezagutuko dituzu, zure faboritoak bihurtuko dira!  Zapi eta turbanteak, bitxiak, poltsak, xaboiak, mantal pertsonalizatuak… gustu guztietarako dago. 

Anima zaitez eta ezagutu gure eskulangileak!

Sormen tailerra “Txokolate”n Uribarri – Urriak 20

Tailer dibertigarria, bai adimen sortzaileentzat, bai estimuluen bila dabiltzanentzat! Estudio Matrelle Txokolaten; Uribarrik diseinu-jarraibide batzuk eta pizgarri pilo emango dizkigu sormena pizteko. 

Igerilekura bota zaitez -LITERAL- eta murgildu milaka bolaren artean, estresetik askatzeko eta tailerra irribarre handi batekin hasteko. Atera barruan duzun artista, eta zuk zeuk harritu!

Eramateko materiala: arkatza, borragoma, eta erregela edo eskuaira.

Osteguna, 10: Ibilbide tematikoa “Bizitza osasuntsua” – Bilbao Centro

Bilboko erdigunetik ibiliko gara gure osasuna hobetzen eta hobeto sentiarazten laguntzen diguten denden bila. Kirolekipamenduak, luzaketak egiteko teknika esklusiboak, moda jasangarria edo deskantsatzeko koltxoi eta oheak, besteak beste. Ezer ez osasuna baino garrantzitsuagoa. Joan gaitezen ibilbidera!

Asteartea, 15: Ibilbide tematikoak “Familiak” – San Inazio

Etxeko txikitxoak primeran pasatzea eta asko ikastea nahi baduzu, hauxe da zure ibilbidea! Adi, hau da gure egitaraua: haurrentzako arropa-denda bat bisitatuko dugu, osasunaren inguruan arituko gara belar-denda batean,  MAGIA IKUSKIZUN batera joango gara eta truko batzuk ikasiko ditugu. Amaitzeko, luzaketa batzuk egingo ditugu yoga zentro batean. Zer gehiago astearte arratsalde baterako? 

Osteguna, 17: Tailerra “Irakurketa eta idazketa”  La Ilusa – Bilbo Zaharra

La Ilusaren irakurtzeko eta idazteko grina partekatzen baduzu, hauxe da zure tailerra. Are gehiago, ez duzu La Ilusatik irten nahi izango. Kontakizun bat idazteko zeintzuk diren elementu garrantzitsuenak ikasiko duzu Sergiorekin,kontaketa zati batzuk irakurriz. Barruan duzun artista hori ateratzeko, eta zure istorioa idatzi eta kontatzeko tailerra.

Asteartea, 22: Ibilbide tematikoa “Egileak” – Bilbao Centro

Diseinua, eskulana eta egileak protagonista diren hainbat saltoki berezi bisitatuko ditugu. Bitxi-lantegi bateko sormen-prozesua ezagutu nahi duzu? Lorez, gauza politez, aroma naturalez eta autore-lurrinez inguratuta egoteaimajinatzen duzu?

Edo, “barruan daramazun artista ateratzeko” behar duzun guztiaren bila zabiltza? Zein izango ote da forma berriak dituzten bonboien zaporea eta testura? Zatoz ibilbide honetara eta bizi ezazu zuzenean.

Osteguna, 24: La Oka ardo eta hestebeteen dastatzea– Bilbao Centro – BETETA

Dastatzea gure hiriko denda on-on batean. Hainbat produktu ezagutzeko bidaia gastronomikoa, hestebete eta ardo desberdinak probatu aurretik. Nork ez du nahi etorri? Izena eman!

Asteartea, 29: La Okaardo eta hestebeteen dastatzea (RELOADED) – Bilbao Centro

Dastatzeak izan duen arrakasta dela eta, etortzerik izan ez bazenuen, hau da La Okako gourmet produktuak dastatzeko zure aukera. Zatoz kalitateko hestebeteez eta ardoez gozatzera Bilboko erdiguneko denda honetara. 

noviembre ok ok
Calendario actividades HemenGo Shopping Bilbao 2022 - Diciembre

Partekatu:

Gracias por participar*…

… ¡y sigue votando!

Si aún no has votado las 7 categorías, recuerda: cuantas más categorías votes, más posibilidades de ganar los 300 €. 

*Notificaremos por email el nombre de la persona ganadora del sorteo el lunes 15 de noviembre. ¡Sigue!