Guggenheim Bilbao Museoa – Bilbo eta pintura

2021eko urtarrilaren 29a – 2021eko abuztuaren 29a

Nola erlazionatzen dira elkarrekin hain gai eta estilo ezberdinak dituzten koadroak? Zer dute komun batzuek eta besteek? Mundu urrunak eta kontrajarriak irudikatzen dituzte? Bada, errealitate bat bera partekatzen dute: irudietan Bilbo edo inguruko elizateak agertzen zaizkigu beti. Eta gure hiria eratu eta osatu zuten geruzak eta tokiak erakusten dizkigute.

Bilbo eta pintura

Erakusketa hau hiribildu baten historia bisuala da, XIX. mendeko Bilborena, hain zuzen, frantsesek inbaditua eta karlistek setiatua izan arren, eta hainbat kolera-epidemia pairatuta ere —1834an lehena, 1893an laugarrena—, gune ekonomiko garrantzitsua bilakatu zen hiri handi batena. Hiri horretan aurrera egiteko modua izan zuten hainbat artistak ere, Parisetik buelta egin ondoren. Hona hemen hogeita zazpi eszena piktoriko —time-song edo garaiko abesti arrakastatsuak balira bezala—, haien bidez gure hiriaren historian murgiltzeko, goi mailako pinturak eskaintzen digun oroitzapen- eta ezagutza gaitasun bikoitz hori zorrozteko.

Horrez gain, Bilbon goza ditzakezun beste kultur plan batzuk proposatzen ditugu

MUSEO BELLAS ARTES DE BILBAO Programa de exposiciones temporales actualesPALACIO EUSKALDUNA Programa actividades Desde el 7 de enero hasta el 18 de abril de 2021
ABAO BILBAO ÓPERA (Palacio Euskalduna) 69 temporada de ópera 2020/2021 Hasta el 31 de mayo de 2021EUSKADI ORKESTRA SINFONIKOA (Palacio Euskalduna) Programa de actuaciones Desde el 16 de enero hasta el 16 de junio de 2021
TEATRO ARRIAGA Próximos espectáculos teatrales y de músicaTEATRO CAMPOS ELÍSEOS Próximos espectáculos teatrales y conciertos

Partekatu:

Share on facebook
Share on twitter
Share on email
Share on whatsapp