“Guernica”: Agustín Ibarrola

2021eko urriaren 18a – 2022ko martxoaren 27a

Bilboko Arte Ederren Museoak Agustín Ibarrolaren (Bilbo, 1930) “Guernica” horma-irudia bere bildumara gehituko du. Euskal artearen eta margolariaren ekoizpenaren obra nabarmen hori eskuratzea museoaren arestiko historiaren gertakaririk adierazgarrienetako bat izan da.

Bilboko Arte Ederren Museoak Agustin Ibarrolaren “Guernica” horma-irudia erosi dio Madrilgo José de la Mano galeriari, 2021eko ARCOmadrid arte-azokan. Artistak 1977 inguruan egin zuen 10 metroko luzera eta 2 metroko garaiera dituen obra hori, Pablo Picassoren “Guernica” lanaren (1937) omenez, eta garai hartan koadroa Gernikara ekartzea eta bertan ezartzeko egindako museo berri batean jartzea eskatzen zuten artista eta intelektual talde baten erreklamazioaren sinbolo gisa.

Olio-pinturan margotutako hamabi mihisek osatzen dute, eta Picassoren obraren motibo figuratiborik ikonikoenetako batzuk ditu irudikatuta, Ibarrolaren sormenezko unibertsoaren berezko elementu batzuekin batera; esaterako, diktadurako jazarpen-giroaren salaketa eta askatasunen aldarrikapena sinbolizatzen duten burdin sare geometrikoak.

Partekatu:

Share on facebook
Share on twitter
Share on email
Share on whatsapp

Gracias por participar*…

… ¡y sigue votando!

Si aún no has votado las 7 categorías, recuerda: cuantas más categorías votes, más posibilidades de ganar los 300 €. 

*Notificaremos por email el nombre de la persona ganadora del sorteo el lunes 15 de noviembre. ¡Sigue!