Eszena Kalera: 77 ikuskizun Bilboko auzoetan

Kaleko zirkuiturik handiena Euskadiin. Eszena kalera

maiatzetik irailera gauzatuko da, eta Bilboko auzoetara hurbilduko ditu 77 hitzordu, zirkuaren, klunen, dantza garaikidearen, parte hartzeko ekintzen, magiaren eta musikaren edo kaleko antzerkiaren inguruko ikuskizunekin, Euskal Herriko 27 konpainiaren eskutik.

Programa honek publiko mota guztientzako ikuskizunak proposatzen ditu, euskaraz, gaztelaniaz edo bi hizkuntzetan.

Ekimenaren xedea da auzoetara arte eszenikoen proposamen askotariko bat irits dadila, kaleak animatzea eta era honetako ikuskizunetan auzokoen partaidetza eta harremana sustatzea; gainera, kaleko arte eszenikoetan diharduten bertako taldeei, batez ere, aukera eman nahi zaie euren lanak jendeari erakusteko.

Programa honetako 80 hitzorduen artean, nabarmentzekoa da Zangaungo Teatro taldearen “Al otro lado” proposamena, zeinak Kaleko Ikuskizun Onenaren MAX saria irabazi baitzuen 2020an. “Al otro lado” antzezlanean, fikzioaren eta errealitatearen arteko mugak desagertu egiten dira, eta norbera den horren ikuspegi edo bertsio berriak ematen dira ikustera.

Halaber, Bilboko auzoetara hurbilduko da Berdinki konpainia ere, “Mikra” ikuskizunarekin, 2020ko deialdian Karrikan Plataformaren barruan irabazle gertatu zen ikuskizunetako bat. “Mikra” antzezlanean, akrobaziaren bidez eta abiapuntutzat hartuz generoaren eta rolaren arteko harremana, pertsonen jarrerak deseraiki egiten dira, ikusteko zenbateraino oinarritzen diren kultur kargan eta balio arrotzetan.

Sarrera doan izango da, eta aldez aurretik lekua gordetzeko aukera ere izango da, www.bilbaokultura.eus web-orrian. Bakoitzak bina (2) sarrera erreserbatu ahal izango ditu gehienez, ikuskizuna hasi baino 48 ordu lehenagotik hura hasi eta hura abiatu baino 2 ordu lehenagora arte, eta ikuskizuna hasi baino 15 minutu lehenagora arte izango dute balioa.

Ordutegien, lekuen eta daten gaineko informazioa hemen begiratu daiteke: www.kulturabarrutik.eus.

Partekatu:

Share on facebook
Share on twitter
Share on email
Share on whatsapp