Bilboko saltoki jasangarriak

Tokiko merkataritza jasangarria da. Gure saltokiek hemengo ekonomia bultzatzen dute, bidezkoagoa eta iraunkortasunean oinarritua.

Produktu jasagarriez ari garenean, hainbat eko-etiketa etortzen zaizkigu burura, baina ingurumenari laguntzeko beste modu asko daude ere. Bertoko produktuak adibidez, urrunetik datozen produktuak baino eragin txikiagoa dute. Izan ere, tokiko produktuak erosten baditugu, joan-etorriak murriztu eta emisio kutsatzaileak txikiagotzen dira.

bilbaoDendak-etik iraunkortasunarekin eta ingurumenarekin hainbat modutan konprometitu dauden Bilboko denda batzuk erakutsiko ditugu.

Moda etikoa eta errespetuzkoa

SKFK ezagutzen duzu? Erosotasuna eta gustu ona bateratzen duen moda jasangarriaren marka da. Bere estanpatu paregabe eta esklusiboek natura 🍂, kultura eta artea gogorarazte dizkigute. Gainera, eragin txikiko zuntz organikoekin egiten dituzten ehun naturalen kalitatea, azalarekin eta ingurumenarekin atseginak dira, eta horrek, Fairtrade® ziurtagiria duen Espainiako lehen moda-enpresa izatea egin du.

Kotoi organikoa: toxikorik gabe. Zuntz ekologikoak bere konpromisoa dira, kotoi organikoa ingurumen eta pertsonentzako hobea baita ohiko kotoiarekin alderatuta. Horrez gain, 2019an Berrizan Fundazioa martxan jarri zuten, Euskadiko basoak zaindu eta birlandatzea helburu duen ekimena. Euskadiko bulegoetan zerotik hasita diseinatzen dute, maitasun eta dedikazio handiarekin. Euskadiko moda-marka.

Arropari bigarren aukera bat ematea

Amak eta berak arropa asko zutelako hasi zen proiektua, bigarren aukera bat eman nahi zioten♻. Hala, 2019ko azaroan, Loreak Otherlife ireki zuen, bigarren eskuko markako arropa-denda txiki bat Bilbo erdialdean.

26 urte besterik ez dituen ekintzaile honek jantzien iraunkortasunarekin oso kontzientziatuta dago, eta kalitatezko arropa eta diseinu ezberdinak eskaintzen ditu.
Bigarren eskuko marka nagusiak eskaintzen dituen Bilboko denda bakarra da.

IMG 7027 ok min
IMG 6988 ok min

Nahi duzun bizikleta elektrikoa: erosi edo alokatu

Europako hegoaldean bizikleta elektrikoen stock handiena duen dendetako bat Bilbon, 200 modelo baino gehiagorekin.

44648429 1795606090548819 4791764316292382720 n

Lehen esperientzia elektrikoek bultzatuta, eta ingurumena errespetatzen duen mugikortasun jasangarria, eraginkorra eta ekonomikoa eskaintzeko beharra sortu zenean, 2012ko udaberrian, Motor Verde sortu zen. Ana buru duen taldeak bere tailer propioa du dendan eta saldu osteko zerbitzu espezializatua eskaintzen du.

Bizikleta konbentzionalak elektrikoetan ere bihurtzen dituzte konbertsio-kit baten bidez. Eta horrez gain, alokairu-zerbitzua eskaintzen dute, erosi aurretik bizikleta probatu nahi dutenentzat edo, besterik gabe, bizikleta horietako bat egun batez edo asteburu batez bakarrik gozatu nahi baduzu.

Oinetako iraunkorrak, konpongarriak, birziklagarriak eta birziklatuak Km 0 produktuekin: ongi etorri Libertad Avenue dendara.

Carla oinetako berezi hauen atzean dago. Hiriko txirrindularientzat egindako nortasun handiko zapatak hauek funtsezko xehetasunak dituzte, gauez txirrindulariari segurtasun handiagoa emateko islatzailea, besteak beste.

2019ko ekainean sortua, orain Bilbo Zaharrera heldu da denda fisikoarekin, bezeroei oinetakoak probatzeko leku bat eskaintzeko.

Libertad Avenue-n fabrikazio-prozesuaren zati bakoitza modurik ekologikoenean egitea bilatzen dute: material aukeraketak, horiekin lan egiten duten pertsonak eta lana bera ere. Carlak bere balioak eta bere markarenak argi ditu.

Urte asko irauten duten eskuz egindako produktuen alde egiten dute, eta nahi adina aldiz konpondu eta alda daitezkeenak. Eskuekin eta tailerretan lan egitearen abantaila da, lasaitasunez eta gustura egiten baita.

Partekatu:

Share on facebook
Share on twitter
Share on email
Share on whatsapp