Bilboko zure lekurik gogokoena zein den galdetuta, zer erantzungo zenuke?
Bilbo ez da itsasadarra bakarrik, ezta zubiak ere, Bilbo ez da mendi bat bakarrik, ezta museo desberdin bat ere, ez da funia, ez da San Mames…
Orduan, zer gehiago da?
Bilbo erakuslehio ikaragarri bat da, artea da, tinta eta tailerra, enkargu bat egitea da eta gero zeozer hartzea, menutxoa, diseinua da, erosketak egiteko arratsalde bat da, ilea moztea, elakrrizketa bat ere bada, kaixo esatea da, egun on, eskerrik asko, horrenbeste gogoko duzun plan hori da. Bizia ematen dizuna, borborrean dagoen hiri bat.
Bilboko zure lekurik gogokoena zein den galdetuta, zer erantzungo zenuke? Bilboko faboritoak ezagutu.

Etorkizuna duen tradizioa: Papelería Goya
1942tik, ia 80 urtez etengabe aldatzen, eta bost lokal Colon de Larreategui kalean. Kopiak, arte ederrak, idazketak, opariak, eskulanak eta inprimaketa digitalaren munduan espezializatuta dago Goya paper-denda.

HemenGO SHOPPING: Styling
Surf, snowboard eta skatearen zaleentzako leku aproposena. Styling-ek bi denda ditu Bilbon, eta mota guztietako material teknikoa eta marka anitzeko arropa-bilduma eskaintzen ditu, abenturaren espiritua kaleetara eramateko.

Hobekien konektatuta: Princess Courts
Sare sozialak izugarri lantzen ditu hauek etengabe eguneratzen eta online saltzen kanal desberdinen bidez. Princess Courts dendak kalitate oneneko ehunekin eta estanpazio bereziekin lan egiten du. Inportazioko oihaletan espezialistak dira.

HemenGO Jan: Le Bigott
Le Bigott mokofinen paradisua da. 30 urte baino gehiago daramatzate esperientzia gastronomikoak neurrira diseinatzen. Opari bakoitza ahaztezina izan dadin, xehetasun guztiak zaintzen dituzte… ahosabaian arrastoa uzteko pentsatuta dago.

Ostalaritza kontzeptu onena: Odoloste Jatetxea
Gastronomia bere sustraietatik gozatzeko tokia.
Jatetxe honetan prestatzen dituzten plater guztiek hiru ezaugarri partekatzen dituzte: kalitate handiko produktu freskoak, elaborazio zaindua, eta osagai nagusia, txerria.

Euskara sustepaena: SKFK
Euskarari erabat egokitutako webgune batekin, hizkuntzaren alde egiten duen apustuagatik bereizi egiten da, nortasun handiko marka berezia bihurtuz. SKFK euskal marka jasangarria da eta ingurumenarekin konprometituta dago, diseinu paregabeak bilatzen dituzten emakumeentzako. Artea eta kulturan oinarrituta, denboragabeko estilo eroso eta funtzionala du.

Denda Berria: Libertad Avenue
2019ko ekainean sortua, orain, Libertad Avenuek denda fisikoa zabaldu du Bilbo Zaharrean, bezeroei zapatak probatzeko aukera emateko. Oinetako eta osagarri jasangarriak hiriko txirrindularientzat. Fabrikazio-prozesuaren zati bakoitza modurik ekologikoenean egitea bilatzen dute: material aukeraketak, haiekin lan egiten duten pertsonak edota lana bera ere.

Publikoaren saria: Supersonido
Interneteko erreferentziazko irudi eta soinu denda. Webgunean produktuen inguruko azterketa sakonak eta interesgarriak egiten dituzte. Rubio familiak —bigarren belaunaldia— erreferente bihurtu du SuperSonido nazio-mailan.